Jaulkipen data: 21 iraila 2006

FIESTAS POPULARES50 edición de las Fiestas de la Vendimia Riojana

KONTSULTATU TARIFAK

FIESTAS POPULARES50 edición de las Fiestas de la Vendimia Riojana

HISTORIA

Zirkulazioan jarri da Herri-Festak saileko beste seilu bat, oraingoan Errioxako Mahaskaren 50. Jaiari eskainia.

Iraila iritsi da, eta, hil horrekin batera, mahaskaren, mahats-biltzearen, garaia iritsi da; fruitu preziatu hori laster pasako da dolarera, ardogintza-prozesuari hasiera emateko, hain zuzen ere. Antzina-antzinatik, mahats-biltzea festetarako eta ospakizunetarako unea izan da, eta hala erakusten dute garai guztietako margolari eta artistek egin dituzten arte-lan ugariek; horien guztien erreferentziatzat hartu behar La Vendimia izeneko tapizerako kartoi ospetsua, Francisco de Goya maisu handiak margotua. Espainiako herri asko ospatzen dute mahaska-aldia, baina Errioxako Erkidegoa eta Logroño hiriburua dira, zalantzarik gabe, esanguratsuenetako batzuk. Errioxako mahaskaren jaia Logroñon ospatzen da, irailaren 20tik 26ra bitartean, hiriko patroiaren ohoretan egiten diren San Mateo jaiekin batera. Jai-ekitaldiak udaletxeko balkoitik “txupinazoa” jaurtitzearekin hasten dira. Txupina jaurtitzeak bide ematen dio jardueraz beteriko aste bati hiriko kaleetan zehar: karrozen desfileak, “peñek” antolaturiko sukaldaritza-dastatzeak, zezenketa-feria, pilota-lehiaketak, antzerkia, musika eta su artifizialak –hori guztia ardo onarekin eta zurrakapote ospetsuarekin (edari tradizionala) lagundurik–. Horra hor, besteak beste, festa-egun horietan egiten diren jardueretako batzuk. Baina, zalantzarik gabe, jaietara bertaratzen diren guztiek gehien itxaroten duten eguna hilaren 21a da, San Mateo eguna, orduan ospatzen baita mahatsaren zapaltzea eta orduan eskaintzen baitzaio mahaskako lehen muztioa Valvanerako Ama Birjinari, Errioxako zaindariari. Muztio hori eskuratzeko, tradizioari jarraitzen zaio: bi gizonek, eskualdeko jantziaz apaindurik eta oin-hutsik, mahatsa zapaltzeari ekiten diote, besoak elkarturik eta treskaren barruan irauliz, harik eta mahaskazain nagusiek uztako lehen muztioa pitxer batean jasotzen duten arte. Muztio hori zaindariari eskainiko zaio, Ama Birjinari. Interes turistiko nazionalekoak izendaturik, Errioxako mahaskaren festek 50. edizioa ospatuko dute aurten. Seiluaren irudian, mahats-zapaltzearen eta muztioa Andre Mariaren irudiari eskaintzaren interpretazio bat egiten da.