Jaulkipen data: 05 ekaina 2006

FIESTAS POPULARESFiestas de San Pedro y San Marcial. Irún (Guipúzcoa)

KONTSULTATU TARIFAK

FIESTAS POPULARESFiestas de San Pedro y San Marcial. Irún (Guipúzcoa)

HISTORIA

Herri-Festak ohiko seriea, Espainia osoko jai-ospakizun berezienak zabaltzera eskainia, beste motibo batekin gehitzen da, hala nola Irungo (Gipuzkoa) San Petri eta San Martzial Jaiak.

Urtero egun berean, ekainaren 30ean, Irungo karrikak kolore ikusgarriz estalita agertzen dira. San Martzial jaiak dira, eta bertakoek eta kanpotarrek –guztiak txapel gorriz, kolore bereko gorbataz, praka eta espartina zuriz eta jaka beltzez jantzita– Irungo miliziek frantses gudaroste inbaditzailearen aurka jokatutako gudua oroitarazten duen festa ospatzeko prestatzen dira. 1522. urtea zen, eta Irungo herriaren garaipenak, esker onez, Aldabe mendiaren gainean, gudua jokatu zen tokian, ermita bat eraikitzera eraman zituen irundarrak, egun hartako santuaren ohorez: San Martzial. Sanmartzialak –hala ezagutzen ditu herriak San Petri eta San Martzial Jaiak– interes turistiko nazionaleko festatzat hartuak izan dira. Jaien ospakizuna, gaur egun ezagutzen diren bezala, 1881. urtetik dator, eta, jaiegunetan zehar egiten diren jarduera guztien artean, ekitaldi nagusia, zalantzarik gabe, San Martzial alardea da, hiriko auzo guztiak ordezkatzen dituzten konpainiek osatutako desfile militar bat. Konpainia horiek kantinari edo ohorezko dama batek zuzentzen ditu. Kantinari bakoitzak bere jarraitzaileak ditu, orain arte gizonezkoak, eta, arropa bereizgarri horiek jantzirik eta sorbaldan eskopeta dutela, Udaletxeko plazan biltzen dira, eta han jeneralak gudarostea ikuskatzen du, tropek milaka salba aireratzen dituzten bitartean, jaieguna ospatzeko. Arrankadaren unea da, eta alardeko partaide guztiek, musikaren eta martxa militarren hotsean, San Martzial mendian dagoen ermitarako igoerari ekiten diote, erromeria eta herri-bazkaria ospatzeko. Seiluan, Gaspar Montes Iturriotz irundar margolariaren koadro bat irudikatzen da, ospatzen diren jaiei buruzkoa, hain zuzen ere, eta San Martzial mendian egindako eskopeta-deskarga bat jasotzen du. Irudiaren hondoan, ermitaren ikuspegi bat ageri da, zuhaizti berde baten artean. Gaspar Montes Iturriotz (Irun, 1901-1998) Euskal Herriko hainbat margolariren maisu izan zen, paisaia eta eszena kostunbristetan espezialista.