Jaulkipen data: 23 maiatza 2006

JUVENTUD Y DEMOCRACIA

KONTSULTATU TARIFAK

JUVENTUD Y DEMOCRACIA

HISTORIA

Seilu honen jaulkipena Espainiako Gazteria Sozialisten lehenengo 100 urteak ospatzera dator. Gazte-erakunde horren jarduera-mende honetan, ez dago zalantzarik, azken ehunkian gure herrian gertatu diren aldaketa eta prozesu sozial eta politikoetan parte hartu izan dute gazte sozialistek.

Gazteria Sozialistak Tomas Meaberen ekimenez eratu ziren, Espainiako Gazteria Sozialisten Federazio Nazionalaren (FNJSE) I. kongresuaren (eratze-kongresuaren) ondoren. 1906ko apirilean egin zen kongresu hori. Gazteria Sozialistak gazte-erakundeak, berripaper gisa, Renovación izeneko seihilabetekari bat izan zuen. Berripaper hori 1907ko otsailean agertu zen lehenengo aldiz. Gero, PSOEn sartu ziren, eta sarrera hori 1908an gauzatu zen. Gazteek Marokoko gerraren aurka zuten jarrera eta egin zuten borroka agerian geratu ziren 1910etik 1914ra. Aldi batean Gazteriak PSOEtik banatu ziren, baina geroago berrantolatu egin ziren. Horren ondotik, Errepublika iritsi zen, eta aldi historiko-politiko horretan, garapen ikusgarria izango dute Gazteria Sozialistek. Izan ere, 1929ko Kongresuko 1.500 militantetatik, 1932ko Kongresuan 12.000ra iritsi ziren. 1934an, eskuinak hauteskundeak irabazi ondoren, 21.000 afiliatura igo zen, V. Kongresuko datuen arabera. Ezkerrak 1936ko Hauteskunde Orokorrak irabazi zituenean, bateratze-prozesuari ekin zioten FJS eta UJC erakundeek, baina prozesu hori osatu gabe geratu zen, gerrak ezarri zituen zailtasunen ondorioz. Gerra Zibilaren ondoren, gazte sozialista asko Frantziara erbesteratu ziren, eta han, 1945eko apirilaren 22an, Gazteria Sozialisten Federazioa sortu zuten Tolosan. Diktaduraren aurka egin ziren borroken eraginez, aliantza demokratikoa sinatu zen Gazteria Sozialisten, PSOEren eta UGTren artean. 1975ean, Franco jenerala hil ondoren, Gazteria Sozialistek, gainerako indar demokratikoek bezala, tinko parte hartu zuten Demokraziaren ezarpenean eta 1978ko Konstituzioaren babesean. 1981eko Kongresu Berezia borondate-bilketa bat izan zen; 1983ko XV. Kongresu Federalak, berriz, Gazteria Sozialistek aldaketaren aldeko estrategian zuten politikaren proiekzioa berretsi zuen. 1982ko Hauteskunde Orokorretan nahiz 2004koetan Gazteria Sozialistek sozialisten garaipenari lagundu zioten, PSOEren aldeko botoa eskatu baitzuten. Hasiera-hasieratik, PSOEren, UGTren eta Gazteria Sozialisten historia banaezina izan da. Azken kongresuak, Barakaldon 2006ko apirilaren 7tik 9ra egin den Kongresu Federal Bereziak, modu berdinzalean aurrera egingo duen mundu iraunkor bat aldezteko modu globalean jarduteko beharraren alde egin du. Seiluak bi gazteren aurpegiaren silueta irudikatzen du, mendeurreneko izarrarekin batera.