Jaulkipen data: 15 ekaina 2006

PERSONAJESAl Idrîsî (Geógrafo)

KONTSULTATU TARIFAK

PERSONAJESAl Idrîsî (Geógrafo)

HISTORIA

Abu Abdallah Mohamed Ben Idrisi-ren izena —Al Idrisi izenez ezagunagoa da—, aurrerantzean, Pertsonaiak serieko parte izango da, gure filateliaren serie zabal eta ezagunetako batena, alegia.

Al Idrisi Erdi Aroko geografo eta kartografo bikaina izan zen, eta Ceutan jaio bide zen 1100. urtea aldera. Prestakuntza zientifikoa Kordoban jaso zuen; Espainia, Afrika iparraldea, Asia Txikia, Egipto eta Sirian barrena bidaiatu zuen, eta herrialde horietan guztietan xehetasun handiz deskribatu zuen bertako geografia; lan horrek sona handia ekarri zion. Haren ospearen berri izan zuen Roger II.ak, Siziliako erregeak, eta garai hartan ezagutzen zen mundu osoa deskribatuko zuen lan bat egiteko agindua eman zion. Lan zientifikoa egiteko, mezulariak bidali zituzten herrialde guztietara, ibilbideko puntuak deskribatuko zituzten marrazkilariek lagunduta. Al Idrisik geografo arabiarren idatzizko informazioa bildu zuen, informazio hori guztia eskarmentudun bidaiarekin egiaztatu zuen, eta baztertu egin zituen kontraesanak zituzten zuten datuak. Bilketa-lan guztia amaitzeko 15 urte behar izan zituen, eta idazteko, berriz, hiru. Lan horren azken emaitza Rogerren Liburu ezaguna izan zen. Lan hori, osatu gabe badago ere, oinarri-oinarrizko informazio-iturria da Erdi Aroko Geografiaren azterketarako. Rogerren Liburua 69 mapatan dago egituratuta; horiek sailkatzeko, astronomo islamiarrek mundua zatitzeko erabili zuten sistema jarraitu zuen: mundua zazpi klimatan (latitude) banatu zuen. Liburuak hamar atal ditu, mapamundi bat eta mapa bakoitzari buruzko testu iruzkindu bana. Testuotan, azaldutako mapetako natura, bideak, distantziak, nekazaritza eta merkataritza deskribatzen dira. Obra, osorik hartuta, Geografia deskriptiboaren eta astronomikoaren arteko berradiskidetzearen adibide argitzat jo daiteke. XVII. mende aurreko hamar kopia gordetzen dira, eskuz idatzitzakoak, eta horien artean zaharrena Pariseko Bibliothèque Nationales de France-n dagoena da. Mapetan badago deigarria den datu bat: mapak gaur egun erabiltzen den noranzkoan baino, alderantziz agertzen dira (Iparra behean eta Hegoa goian). Al Idrisi medikua eta farmakologoa zen, eta latina eta greziera zekien; hainbat bertso-liburu eta alfabetikoki antolatutako 360 farmakoren deskribapena jasotzen zuen konpilazio botaniko bat argitaratu zituen. Errege kristau baten zerbitzura aritu izanagatik, bere homologoek gaitzetsi egin zuten; idazle musulmanek ere, nahiz eta haren lanaren balioa aitortu, Idrisiren lanen berri ematerakoan ez zuten egilearen izenik aipatu ere egiten. Palermon hil zen, 1164 eta 1166. urteen artean.