Jaulkipen data: 14 iraila 2006

PUENTES IBÉRICOS. EMISIÓN CONJUNTA ESPAÑA-PORTUGAL

KONTSULTATU TARIFAK

PUENTES IBÉRICOS. EMISIÓN CONJUNTA ESPAÑA-PORTUGAL

HISTORIA

Belgika, Alemania, Suedia, Txina eta Iranekin egindako baterako jaulkipenak aurten Portugalera zabaltzen dira. Horretarako, Iberiar Zubien ikuspegi panoramikoak irudikatzen dituzten bi seilu jaulkiko dira: bata, Guadianaren gaineko Internazionala Ayamonten (Huelva), eta bestea, Alcántarakoa, Tajo ibaiaren gainean, Caceresen.

Guadianaren gaineko Zubi Internazionala, abangoardista eta modernoa, 1991n inauguratu zen. Zubia eraikitzearekin, ezabaturik geratu ziren hesi fisikoak eta aienaturik Guadiana ibaiak ezartzen zuen oztopo naturala. Oztopo horrek eragotzi egiten zuen Portugal aldeko Algarbe eta Espainia aldeko Andaluzia erkidegoen garapen soziala zein ekonomikoa eta bien arteko hurbiltzea. Zubi hori eraikitzeak, bi ertzetako erkidegoen arteko giza harremanak eta komunikazioa eragozten zituzten oztopoak eraisteaz gain, beste honetan ere lagundu du, besteak beste: gure auzokoak, portugesak, hobeto ezagutzen; herrialde batetik eta bestetik datorren turismoa areagotzen; ibai-garraiorako beste alternatiba bat sortzen, eta beste garai batzuetan mugaldean pilatzen ziren bidaiari-saldoak ezabatzen. Guadiana ibaia Betikaren eta Lusitaniaren arteko mugalde natural eta administratibo gisa erabili zuten erromatarrek; musulmanekin, VII. eta X. mendeen bitartean, Kordobako Emirerriaren garaian, Al-Garben eta Al-Andalusen arteko muga administratibo gisa erabili zen. XI. mendean, Onuba eta Algarbeko taifa-erreinuekin, Guadiana, berriz ere, muga bihurtu zen. Geroago, almoravideek eta almohadeek, XI. eta XII. mendeetan, Sibiliaren eta Algarberen arteko muga administratibo gisa erabili zuten. XVIII. mendean, Vila Real de San Antonio sortzearekin, hango biztanleek eta Ayamontekoek giza eta merkataritza-harremanak areagotu zituzten, betiere ibaiaren eragozgarriak baldintzaturik. Gaur, Zubi Internazionalarekin, oztopoak gainditurik geratu dira. Beste zubia, Alcántarakoa, 105 eta 106. urteetan Kaio Julio Lazer-ek eraikia, munduko zubi erromatar garrantzitsuena da. Sei arku dauzka Tajo ibaiaren gainean, eta 214 m-ko distantzia eta 48 m-ko altuera gainditzen dute erdiko arkuetan. Erdian eta galtzadaren gainean Garaipenaren Arku bat dauka, eta han marmolezko bi plaka eransten dira, non Trajano enperadorearen izena (hari eskaini baitzitzaion) eta eraikitze-data ageri diren. Zubia, Norba (Caceres) Conimbrigarekin (Condeixa-a-Velha) batzeko eraiki zen. Tajoren ibilguan, zubiaren gainetik, José María Oriol urtegi eta zentral hidroelektrikoa aurkitzen dugu, Europako handienetako bat, bilduriko ur-edukiera eta ekoizpen hidroelektrikoari dagokienez.