Jaulkipen data: 27 urria 2006

RAMÓN RUBIAL

KONTSULTATU TARIFAK

RAMÓN RUBIAL

HISTORIA

Zirkulazioan jarri da Pertsonaiak saileko seilu berri bat, oraingoan Ramón Rubialen Jaiotzaren Mendeurrena ospatzeari eskainia.

Ramón Rubialen bizitza 1906ko urriaren 28an hasi zen, Erandion (Bizkaia). Han, tornulari-prestakuntza jaso zuen Arte eta Lanbide Eskolan, eta, 14 urte doirekin, UGTren Bizkaiko Metalgintza Sindikatuko militante izateari ekin zion, langileentzako etorkizun hobea eraikitzean ilusioa jarririk. 1922an, Gazteria Sozialistetako kide egin zen, eta metal-behargin gisa zuen lan-bizitza jarduera politiko eta sindikal trinko batekin uztartu zuen.

Langile-klasearen bizi-baldintzak hobetzearen aldeko gizarte-borroketan bete-betean inplikaturik, Ramón Rubialek larrutik ordaindu zuen 1934ko urriko iraultza-jardueretan eta Gerra Zibilean zehar Errepublikaren defentsan izan zuen parte hartzea. 1937an atxilotu egin zuten, eta ia 20 urtean espetxean egon zen. 1956an kartzelatik irten zenetik 1976an erretiratu zen arte, adiskide baten lantegietan lan egin zuen, eta klandestinitatetik PSOE eta UGT berrantolatzen jardun zuen buru-belarri, are bere bizia eta bere askatasuna arriskuan ipiniz.

Espainiara demokrazia iritsi ondoren, 1976an PSOEko lehendakari aukeratua izan zen, eta 1977an Bizkaiko senatari, lehenengo hauteskunde demokratikoetan. 1978ko otsailean, Eusko Kontseilu Nagusiko lehendakari izendatua izan zen.

1990ean, Espainiarrak Munduan Fundazioa sortzea bultzatu zuen, honetarako: "espainiar guztiei zuzenduriko laguntzako programak egiteko, munduko edozein tokitan daudelarik… espainiarrek munduan duten presentzia mantentzeko, atzerrian bizi diren espainiarren bitartez... eta, azken batean, espainiarren integrazio osora daramaten ekimen guztiak sustatzeko, dela bizi diren herrialdean, dela Espainian". Gaur egun, erakunde horrek beste izen bat dauka: Ramón Rubial-Espainiarrak Munduan Fundazioa.

Ramón Rubial 1999ko maiatzaren 24an hil zen, eta bere atzean aztarna politiko sakona eta beraren idealei eskainiriko bizitza oso baten eredua utzi zituen. Seilua irudiztatzeko, pertsonaiaren azken garaiko lehen plano bat aukeratu dugu.