Jaulkipen data: 04 apirila 2006

VALORES CÍVICOS - 2006

KONTSULTATU TARIFAK

VALORES CÍVICOS - 2006

HISTORIA

Gizalegezko Balioak izeneko seriea handitu egin da, lau zigilu berri jaulki baitira iaz hasitako diseinu-ildoari jarraituz. Seriearen motiboetako bat ur-aurreztea da eta, berorrekin, likido preziatu hori modu arrazionalago batean erabili behar dela gogorarazi nahi zaie herritarrei eta herri-agintariei. Lurraren azaleraren % 80 urez estalita badago ere, ur geza, hau da, etxean erabiltzeko balio duena, % 1era ere ez da iristen. Lehorte luzeen eta azken hamarkadetan izandako klima-aldaketen ondorioz, ura natur ondasun gero eta urriagoa da, eta horrek ura aurreztera behartzen gaitu, kontsumo arduratsuago eta murriztuago bat bultzatzera.

Drogarik Ez ikurritza herrialdeko lau hizkuntza ofizialetan idatzita daraman 0,35 euroko zigilua drogaren aurkako borrokari eskainita dago, baita Gobernuak 1985ean onartutako Drogei buruzko Plan Nazionalaren XX. urteurrenari ere. Drogazaletasuna kezkatzeko arrazoia da Administrazioarentzat eta, ildo horretatik, azken bi hamarkadetan laguntza integrala emateko zenbait plan abiarazi ditu, alderdi desberdinak bilduz: prebentzioa, drogazaleentzako sorospena, errehabilitazioa, sorospen-estaldura eta laneratzea. Droga gogor eta bigunak, droga sintetiko berriak, tabakoa eta alkohola neurriz kanpo hartzearen aurkako publizitate-kanpainak etengabeak dira, gazteen arreta piztu nahi baita horien kontsumoaren inguruan.

Pertsonen trafikoaren aurkako borroka da gaur egun puri-purian dagoen beste gaietako bat, eta filateliak ere ukitu nahi izan du jaulkipen honetan. Azken urteotan, nabarmen igo da gizakien trafikoa, bereziki atzerritik ekarritako prostituta gazteei eta haurren sexu-esplotazioari lotuta. Horren eraginez, Europako Batasuneko eta nazioarteko erkidegoko herrialdeek lankidetza-tresnak ezarri dituzte mafia antolatuen aurka borrokatzeko eta biktimen -batez ere emakumeak eta haurrak- duintasuna eta errespetua bermatzeko.