Jaulkipen data: 05 martxoa 2007

ÁRBOLES MONUMENTALES. Pino de Fuentepiña

KONTSULTATU TARIFAK

ÁRBOLES MONUMENTALES. Pino de Fuentepiña

HISTORIA

Monumentuak diren zuhaitzek osatzen duten gure ondarea ezagutzeko modu interesgarri bat seiluen bitartez da, Correosek, igorpen bat eskaini baitie haien baldintzetan oinarriturik (espezie berezia izatea, neurri berezia izatea, historia edo kondairen parte izana, etab.), katalogatu eta monumentu bezala sailkatzea merezi dutenak bildu baititu. Seiluetan bildu diren espezie esangarrien artean honakoak aurki ditzakegu: artea, taxodiuma, altzifrea, eta, orain, pinua. Azken hori, poeta eta Literaturako Nobel Saria zen Juan Ramón Jiménezen etxea zen Fuentepiñako etxean dagoen pinu baten bidez irudikatu da seiluan.

Litekeena da Fuentepiñako pinua, haren neurriak direla eta (19,50 m.-ko altuera, 3,80 m.-ko perimetroa 1,30 m.-ko altueran eta 6,10 m.-koa oinarrian), ez izatea gure nazioko handiena, baina nahiko handia izateaz gain, kontuan izan beharra dago idazlearen literaturaren toponimia-sinbolo bat ere badela. Are gehiago, olerkien irudimenetik eta Huelvako idazlearen jolas literarioetatik, bere Platero asto ezagun eta maitagarria, haren Platero y yo narrazio liriko famatuaren protagonista, ustez pinu horren azpian dago lurperaturik, beraz, zuhaitz horrek garrantzi unibertsala du, ondorioz, nahiz eta ipuin batek sortua den. Fuentepiñako pinua, Moguer herriaren inguruko leku polit batean dagoena, Juan Ramón Jiménezen literaturaren eszenatokiarekin eta lanarekin duen erlazioa dela eta, Kultur Interesdun Ondasun (BIC) izendatu zuen, Leku Historiko mailarekin, Andaluziako Juntak.