Jaulkipen data: 08 martxoa 2007

ARQUEOLOGÍA

KONTSULTATU TARIFAK

ARQUEOLOGÍA

HISTORIA

Los Millares (Almeria), L´Alcúdia (Elx, Alacant) eta El Guerrer de Moixeneko (Valentzia) eremu arkeologikoei eskainitako seiluez gain, La Olmedako herri erromatarreko Mosaikoaren (Palentzia) eta Campo Valdéseko Terma erromatarrei eskainitakoez gain (Gijón, Asturias), oso erakargarria eta didaktikoa izango dela dirudien seriearekin jarraituko da, gure iraganaldi historiko eta kulturalaren aniztasuna eta aberastasun arkeologikoa ezagutzeko balio baitu.

Pedrosa de la Vegako herrian eta Saldañatik hurbil dago La Olmedako etxegune erromatarra. Hango aztarna arkeologikoek argi uzten dute antzina izan zuen ospea. Erromatarren garaiaren bukaerako etxe handia da, haren mosaikoek erakusten duten kalitate eta gustu onaren arabera, badirudi aristokrata baten etxea izan zela. Etxegunean oraindik zutik dauden zimenduen arabera, gela guztiak erdiko patio baten inguruan zeuden kokaturik. Etxegunea eraikitzean espazioak bikain banatu zirela aparte, bisitari guztiek liluratzen dituzte geletako lurrak dituen ehunka metro karratuak estaltzen dituzten mosaiko zoragarri eta politak. IV eta V mendeko nekazal-ustiategi horretan, mosaiko horiek benetan ikusgarriak dira, bertan, irudiak, elementu geometrikoak eta landareak biltzen direlarik. Horietatik guztietatik garrantzitsuena Skiroseko uhartean Licomedeseko ginezeoan Ulisesek Akiles aurkitu zuenekoa da. Haren zati bat irudikatu da seiluan.

Gijónen, San Lorenzo hondartzaren hasieran, San Pedroko elizaren ondoan, aurkituko dugu Campo Valdéseko Terma erromatarren aztarnategi-museoa, hirian erromatarrek utzi zuten konplexurik garrantzitsuenetarikoa. 1903an aurkitu zen eta, haren balio arkeologikoa dela eta, Kultur Interesdun Ondarea izendatu dute. Termak, Kristo ondorengo I eta IV mendeen artean, bi eraikuntzaz daude osaturik: nagusia, 400 metrotik gorakoa, atondoarekin, bainu beroak eta hotzak hartzeko gela eta, bestea, txikiagoa eta aurrekoari itsatsia, emakumezkoentzat zela uste da. Bainuak, dirudienez, Mazedoniako IV Legioak eraiki zituen. Haren aztarnak eta gelak (seiluan haien barnealdea irudikatzen da), egokitu ondoren, ikus daitezke bisitan.