Jaulkipen data: 16 otsaila 2007

CIENCIAS DE LA TIERRA Y DEL UNIVERSO

KONTSULTATU TARIFAK

CIENCIAS DE LA TIERRA Y DEL UNIVERSO

HISTORIA

Bigarren urtez jarraian, Lurraren eta Unibertsoaren Zientziak izeneko saila atera dugu, bi seilu itsaskorrek osatzen dutena. Bi seilu horiek Oinarrizko Kartografiari eta Yebeseko (Guadalajara) Zentro Astronomikoari eskaini zaizkie, hurrenez hurren.

Kartografiaren edo mapen trazatuaren helburua Lurra ezagutzea da. Herri guztiek egin dituzte, antzina-antzinatik, gorabehera geografikoak eta beraien inguruak ahalik eta modurik onenean azaltzeko ahaleginak. Horri esker, orain ezagutzen dugun adierazpen zehatzera iritsi arte planeta nola garatu den ezagutu ahal izan dugu. 1986an argitaratutako Kartografiaren Antolaketaren Legeak adierazten du kartografia ofiziala hiru motatan sailka daitekeela: oinarrizkoa, eratorria eta tematikoa. Oinarrizko kartografia, seilua hari eskaini dioguna, honela defini daiteke: “Estatuko administrazioaren arau kartografiko batean oinarriturik eta lurraren gainazala aztertuz eta neurtuz egiten dena”.

Yebeseko Zentro Astronomikoa da (CAY), Guadalajaran, Nazioko Astronomi Behatokia (OAN) osatzen dutenetatik teknologi garapeneko zentrorik garrantzitsuena (OAN) eta osoki espainola den Zientzi Instalazio Handi bezala sailkatutako zientzi ikerketako hamar zentroetariko bat da. Madriletik 70 Km-ra dago eta behaketa irrati-astronomikoarentzat baldintza egokiak ditu. Irrati-astronomiaren garapenerako Nazioko Planetan, 40 metroko diametroa duen irrati-teleskopioa eraikitzea adostu zen uhin zentimetriko eta milimetrikoentzako eta Oinarri Oso Luzeko Interferometriako behaketak (VLBI) eta antena bakarrekoak egiteko.