Jaulkipen data: 08 otsaila 2007

DEPORTES. 32nd AMERICA’S CUP CHALLENGER. DESAFIO ESPAÑOL 2007

KONTSULTATU TARIFAK

DEPORTES. 32nd AMERICA’S CUP CHALLENGER. DESAFIO ESPAÑOL 2007

HISTORIA

2007 urteko kirol arloko gertakaririk aipagarrienetarikoa da 32. America’s Cup Challenger-a. Itsas lehiaketa horrek garrantzi handia dauka nazioarteko mailan eta aurten, lehenengo aldiz ospatzen da Espainian. Horrexegatik da igorpen filateliko baten protagonista.

Itsasoan ibiltzeko baldintza onek, haize jarraitu eta moderatuekin, olatualdi mota eta eguraldi hobezinekin, eta beste hainbat faktorek ahalbidetu dute America’s Cup lehiaketaren 32. lehiaketa ospatzeko Valentzia aukeratua izatea. Sariaren izena, 1851an, Wright Uhartearen inguruan (Britainia Handiaren Hegoan) ospatu zen lehen nazioarteko lehiaketa irabazi zuen America izeneko goletari zor zaio. Harrez geroztik, saria amerikarren eskuetan egon zen beti 1983 urtera arte, urte hartan australiarrek irabazi zutelarik. Ondoren, Zeelanda Berritik ere pasa izan da eta, 2003an, europar batek lehenengo aldiz irabazi zuen, Suitzako Alinghi itsasontziak, hain zuzen ere. America’s Cup–aren aurretik hainbat lehiaketa labur egiten dira, ondoren, Louis Vuitton Cup-a ospatzen delarik, momentuan Saria duenaren (defender) aurka lehiatzen diren taldeak aurrez aurre abiatzen direlarik. Lasterketa horretan garaile bakarra izango da eta hori da, hain zuzen ere, defender-rarekin lehiatuko dena (Alinghi Suitzako itsasontzia) America’CupMatch-ean. Azken horretan erabakiko da 32. lehiaketaren behin betiko irabazlea. Lehiaketan erabilitako itsasontzia America’s Cup Class deritzona da, 16 taldekidek parte hartzen dutelarik bakoitzean eta esloraren, oihalaren azaleraren eta desplazamenduaren arteko oreka lortzeko ezaugarri tekniko zehatzak edukitzera behartzen dituzte itsasontzien diseinu-egileei, ahalik eta azkarren joateko eta erabiltzen errazak izateko. Parte hartzen duten taldeetan munduko estropadetako kirolaririk, oihal-itsasontzi eta ingeniari zein eraikitzaile onenak daude. Horregatik, han lortzen den arrakasta, orokorrean ehun bat pertsonaren lanaren ondorioa izaten da. Laugarren aldiz hartuko du parte Espainiak America’s Cup lehiaketan, Desafío Español 2007 taldearen bitartez, Espainiako Oihal-itsasontzien Errege Federazioaren koloreak klub desafiatzaile bezala defendituko duelarik.