Jaulkipen data: 12 uztaila 2007

DEPORTES. Al filo de lo imposible

KONTSULTATU TARIFAK

DEPORTES. Al filo de lo imposible

HISTORIA

Kirolak barruan, Televisión Española-ko Al Filo de lo Imposible programari eskainitako saila argitaratu da. Hirugarren argitalpen hori posta-baliorik ez duten sei seilu eta sei binetaz dago osaturik eta muga Artikoan zein Antartidan filmaturiko espedizioen irudiak biltzen ditu.

Ozeano Antartikoko ur hotzei aurre egiteko bereziak diren janzkiak daramatzatelarik, Al Filo-ko taldeak iceberg izugarri handien artean ibili zen urpean, izotz horien azpian dagoen gordekin biologiko ikaragarria aztertzeko. Lurraren zona horretan habitat iluna eta oso hotza garatzen da; urpekariek desafio handi bati egin behar izan zioten aurre. Antartidako alpinismoa seiluan adierazi da gailur izoztuenetara eta helezinetara iristeko egin behar den esfortzuaren bitartez, horien artean, Scott, Shackleton eta Wendell mendiak aurkitzen direlarik. Hiru espediziotan zehar, Al Filo-k Maud erreginaren Lurra, Ellsworth mendiak eta Antartidako kontinente izoztuaren zati handi bat eskalatu ditu. Roald Amundsen, Robert Falcon Scott edo Ernest Shackleton antzinako esploratzaileen bideak jarraituz, Al Filo de lo Imposible-k poloetako zeharbiderik garrantzitsuenetariko batzuk egin ditu, horien artean, Hego Patagoniako Izotzena, Hego Polokoa, Ipar Polokoa eta zeharbide trasantartiko handia. Seiluan Antartidan, baliabide mekanikorik gabe, egindako zeharbidearen irudia adierazi da. Hegoalderantz joan eta XIX. mendeko baleen arrantzaleek zein foka-ehiztariek egin bezala Antartida inguruko ur izoztuetan barneratu edo Suaren Lurra zeharkatu zuten lehenengo itsasgizonen bidea jarraitu dute Al Filo-koek Le Sourire belaontzian eta hori da, hain zuzen ere, Antartidan nabigatzeari eskainitako seilu eta binetetan adierazi dena. Era berean, Txileko Patagoniaren hego-muturreko fiordo ugariren artean piraguaz ibiltzea izan zen Al Filo de lo Imposible programaren beste abenturetako bat. Haren helburua: XVI. mendean, Ozeano Atlantikoa aurkitzeko, Txileko hegoaldeko fiordo eta kanaletan barneratu ziren espainiar itsasgizonei omenaldia egitea. Bukatzeko, Iditarod delakoa, “Lurraren azken lasterketa handia”, Alaskan ospatzen dena eta zakurrek tiratzen duten leratan 1 800 kilometroko distantzia egitean datzan proba. Al Filo-k, lur horiek eskualde hartako biztanleak hil ez zitezen behar zuten txertoa eramateko egin zuten antzinako kolonoen bezala hartu zuen parte.