Jaulkipen data: 31 urtarrila 2007

DIARIOS CENTENARIOS. LAS PROVINCIAS

KONTSULTATU TARIFAK

DIARIOS CENTENARIOS. LAS PROVINCIAS

HISTORIA

Valentziako Erkidegoan oso finkaturik dagoen eta jadanik ehun urte badituen egunkari bat Las Provincias da, Levanteko prentsaren dekanoa. 1866ko urtarrilaren 31n sortu zen, Valentzian, 1860an sortutako La Opinión egunkariaren eraldaketaren ondorioz. José Campo bankaria zen haren jabea eta haren zuzendari bilakatu zen 1861ean kazetari eta olerkaria zen Teodoro Llorente Olivares. Hura izan zen, hain zuzen ere, Las Provincias egunkariaren sortzailea, lehen zuzendaria eta jabea, José Doménech inprimatzailearekin batera. Azken hori 1879an hil zenean, bere seme Federikok jarraitu zituen bere betekizunekin.

Las Provincias egunkariaren sorrerako adierazpenaren arabera, egunkaria, 1. Errepublika, lehenengo gerra karlista, 1869ko altxamendu errepublikarra eta Amadeo de Saboyaren erregetza bezalako hainbat gertakizun gainditzea lortu zuenak, hasiera-hasieratik izan da independentea, Koroa errespetatu duena eta Valentziarren interesen defendatzailea. 1916an, sortu zenetik mende erdia eta gero, Las Provincias egunkariak aldaketa garrantzitsuak izan zituen, inprimaketan zein errotatiban. Luzeagoa bihurtu zen eta formatu aldetik ere hobetu zen. Baina 1931 urtean izan zen sakongrabatuaz gain, egungo itxura edo formatua lortu zuenean. Las Provincias egunkariak ere, argitalpen gehienen bezala, jasan izan zituen gerra zibilaren ondorioak. Sindikatu anarkistek kendu zituzten jabeak. 1939an, gatazka bukatu zenean, paper gutxi zegoela eta, orrialde-kopurua murriztu behar izan zuten. 1956an, egunkariak telefotoa hartu zuen eta, 1957an, Valentzian urrian gertatutako uholdeak jasan zituen, artxibo grafikoa galdu zuelarik uren ondorioz. Urtebete beranduago, egunkariak errotatiba berria erosi zuen. Horrez geroztik, Las Provincias, etengabe ari da bere instalazioak berriztatzen eta teknologia berriak barneratzen. 80ko hamarkadan, ordenagailuek ordeztu zituzten idazteko makina zaharrak eta, gaur egun, Mutimedia eredua erabiltzen eta lantzen da. Haren egoitzak ere berriztatzen joan dira gaur egun Las Provincias egunkariaren Multimedia eraikina dena sortu delarik, non, egunkariaz gain, irratia eta telebista ere badauden. Egunkari hori, Valentziako Erkidegoko dekanoa da. Seiluan, egunkariaren goiburua irudikatu da, lehenengo argitalpenetik 140 urte pasa direla adierazten duen anagramarekin batera.