Jaulkipen data: 23 martxoa 2007

EFEMÉRIDES. 50 Aniv. de la C.E.E.

KONTSULTATU TARIFAK

EFEMÉRIDES. 50 Aniv. de la C.E.E.

HISTORIA

Europako 27 estatuko 490 milioi herritar baino gehiagok ospatzen dute aurten Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) sortu zenaren 50. Urtemuga (CEE); helburu ekonomikoak, politikoak eta sozialak dituen nazioarteko erakundea eta, haren partaideak diren herrialdeetan, demokrazia, askatasuna eta justizia soziala bultzatzen du.

Europa bateratua, bakean eta garapenean sortzeko ideia, Munduko Bigarren Gerla bukatutakoan sortu zen, baina ez zen gauzatu 1957 urtera arte. Urte hartan sinatu zuten Alemaniak, Belgikak, Frantziak, Luxenburgok eta Herbehereek Erromako Tratatua eta, ondorioz, Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) zein Europako Energia Atomikoko Erkidegoa (EURATOM) sortu zuten. EEEaren sorrera izan zen ondoren garatuz joan den egun ondasunen merkatu komunaren jatorria nazioen batasuna, pertsonen, ondasunen eta zerbitzuen zirkulazio askea duena izan arte. Adostasuna sinatu zuten sei herrialdeei, 1973an hiru gehiago elkartu zitzaien: Danimarka, Irlanda eta Erresuma Batua. 1981an Grezia elkartu zen eta, ondoren, kronologikoki, 1986an Espainia eta Portugal. 1995an, Austria, Finlandia eta Suedia; eta 2004an Txekiar Errepublika, Txipre, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta eta Polonia. Azkenik, 2007ko urtarrilaren 1ean Bulgaria eta Errumania elkartu ziren, ondorioz, erakundea osatzen duten 27 herrialdeen zerrenda osatu zutelarik. 1993an, Maastricheko Tratatua indarrean sartu zela eta, Europako Batasuna (EB) bilakatu zen. Batasunaren lorpen ekonomiko handienetarikoa, moneta bakarraren erabilera izan zen: euroarena, 2002an. Gaur egun 13 estatuk erabiltzen dute moneta hori. EBak bost erakunde dituzte bakoitzak bere funtzio zehatza betetzeko: Europako Parlamentua; Europako Batasuneko Kontseilua; Europar Batzordea; Batasuneko Justizia Auzitegia eta Europako Kontuen Auzitegia. 1986ko maiatzaren 26an erabili zen lehenengo aldiz bandera ofiziala, hondo urdinaren gainean hamabi izar horiz osaturikoa. Izar horiak ordularien orduen tankeran daude kokaturik eta ez dago izarren kopurua aldatzerik. Europako banderak ez ditu herrialde bakoitzaren banderak ordezten eta horrexegatik, herrialde bakoitzak berea mantentzen du. EEEaren 50. Urtemugaren seiluak Europako mapa bat irudikatzen du eta, bertan, herrialde bakoitza noiz elkartu den adierazten duen koloretako taldeetan azaltzen dira, Europako herrialdeen arteko elkartasunaren adierazle diren urrezko hamabi izarren azpian.