Jaulkipen data: 16 apirila 2007

EXFILNA 2007. PALMA DE MALLORCA

KONTSULTATU TARIFAK

EXFILNA 2007. PALMA DE MALLORCA

HISTORIA

Nazioko Erakusketa Filatelikoa da (EXFILNA 2007), Espainiako erakusketa filatelikoetariko garrantzitsuenetariko bat eta, haren bitartez, seiluen bildumazaletasunari bulkada berria eman nahi zaio. Palmako hiria da bere XLV. edizioaren egoitza eta apirilaren 16 eta 22 bitartean Centre Cultural de la Misericordia delakoan erakusketaren edukiak eta Correosen nahiz beste zenbait erakunderen standak biltzen ditu. Aurtengo EXFILNArentzat, ohikoa denez, orri bloke bat igorri da. Bai seiluan bai orrian, Palmaren hiria ikus daiteke. Aurrealdean Almudaina jauregia eta, atzealdean, Mallorcako Katedralaren ikuspegi panoramikoa ikus daitezkeelarik, haren fatxada nagusia eta itsasora begira dagoena irudikatu dira eta.

Almudaina jauregia, uharteko buruzagi musulmanen antzinako etxea eta XIII eta XIV mendeetan Mallorcako erregeen etxe erreala bihurtu zena, egun museoa da. Almudainan itsasora begira dagoen fatxada aipatu beharra dago, almenak dituzten dorreez inguraturiko galeria bat duena, tinell edo saloi gotikoa eta Santa Anaren kapera, Jaume IIaren aginduz eraikitakoa, ate erromanikoarekin eta bertan XV. erretaula interesgarria duena. Palmako katedrala, La Seu esaten zaiona, da Mallorcako kristau eraikuntza nagusia. Medina Mayurqa meskitaren aztarnen gainean eraiki zen. Estilo gotiko levantetarra du eta, haren ganga altuei esker, Europako altuenetarikoa da. 1229an hasi zen eraikitzen uhartea Aragoiko Koroak hartu eta gero, eta 1346an bukatu zen, nahiz eta hurrengo mendeetan ere lanek jarraitu zuten. Aldare nagusiaren gainean errosetoi handia dago eta 1329ko Trinitat kapera aipatu beharra dago, hango hilobiak Frederic Marések landu baititu. Reial kapera eta Gaudiren Baldaquinoa zein Sant Pere kapera ere dira ikusgarriak, azken horrek Miquel Barceloren zeramikazko piezak biltzen dituelarik. Mallorcako uhartean, haren izena turismoari, itsasoari eta hondartzari lotzen bazaio ere, Palma hiriak bere kultur ondarearekin eta merkatal jarduerarekin harritzen du. De esta hoja bloque se realizó una prueba de Artista con el sello en negro.