Jaulkipen data: 06 iraila 2007

FAROS

KONTSULTATU TARIFAK

FAROS

HISTORIA

Alejandriako itsasargi mitikotik, Kristo aurretiko III. mendean eraiki zena, hona asko izan dira mundu osoko kostaldeetan eraiki direnak. Itsasargia, itsasgizonen erreferentzia eta gida, hainbat literatur lanen gaia eta argumentua izan da. haien kokapena, kostaldearen irtenguneetan edo harkaitzetan, zein uharte edo are-mendietan, haien liraintasuna indartzen dute eta, ondorioz, itsasgizonen eta damen fantasiazko istorioak eta erromantikoen agertokia izan da askotan, ekaitz eta laino gauetako naufragioen istorioenaz gain. Itsasargiek, haien argi adierazlearekin, itsasgizonei transmititu diete bidea bere itxaropeneko argiaren bitartez.Correosek eraikuntza eta dorre-itsasargiei eskaini die sei eraikinen irudia biltzen duen orri txikia: Punta del Hidalgo-ko itsasargia (Tenerife); Cabo Mayor-ekoa (Kantabria); Punta Almina (Zeuta); Melillakoa; Cabo de Palos-ekoa (Murtzia); eta Gorliz-ekoa (Bizkaia). Horien guztien irudiak bildu dituzte seiluek.

Punta de Hidalgo-ko itsasargia, La Lagunan dagoena, 1992an eraiki zen. Egitura oso berritzailea duen dorrea da eta hormagintza zuri tronkopiramidal irregularra duena. 50 metro baino gehiagoko altuera du, haren argia zuria da eta 16 itsas-miliara iristen da. Cabo Mayor Santanderren dago eta egun, arte-zentro bilakatu da. 1839an inauguratu zuten eta gotorlekua ere izan zen. Harriz estalitako dorre zilindrikoaren oinarriaren planta zirkularra da. Lurretik 30 m inguruko altuerara dago eta 91ko anplitude fokala du itsasoko mailaren gainetik Olio mineralarekin funtzionatu zuen espainiar lehenengo itsasargia izan zen. Punta Almina Zeutako itsasargia eraikuntza baten gainean dagoen zazpi metro inguruko dorre zuri zilindrikoa da. Itsasoko mailatik 148 m-ko altuerara dago eta 22 miliatara iristen da. Haren azpian, Desnarigado deritzon gaztelu-museo militarra dago. Melillako itsasargia linterna itxura eta aluminiozko kupula duen dorre grisa da. Itsasoko mailatik 40 m-ra dago eta lurretik 12 m-ra. 14 miliara iristen da. Palos Lurmuturreko itsasargia 1863an hasi zen eraikitzen eta 1865eko urtarrilean zegoen bukatuta. Zutabe gisako aulki grisak dituen dorrea da, zertxobait konikoa, eraikuntza karratuaren erditik abiatzen dena eta itsasoko mailatik 80 m-ra dagoena.