Jaulkipen data: 01 urria 2007

FLORA Y FAUNA

KONTSULTATU TARIFAK

FLORA Y FAUNA

HISTORIA

Landaretza eta Fauna serieak Ricotí hegatxabalari eta margaritari eskaini dio igorpen hau. Balio bat edo bestearekin 100 unitateko edo efektuko seilu itsaskorren irudietan azaltzen dira.

Ricotí hegatxabala (Chersophilus duponti) alaudidoen taldekoa da (Alaudidae) eta lurreko paseriformeen ordenekoa. Landaretza urriko estepa zonetan bizi da, Sistema Iberikoan, Mantxan eta Andaluzian aurki daiteke, beraz. Hegazti txikiak dira, eta intsektu eta belarrak jaten dituzte. Hegatxabalak gero eta gutxiago dira landaretza naturaleko estepak gero eta urriagoak direnez haien habitata galtzen ari delako. Desagertzeko arriskuan dago, Espainian, Europa osoan hemen bakarrik dagoelarik, 2.000 bikote besterik ez dagoela uste baita. Haren lumak ingurunearekin kriptikoak dira eta oso zaila egiten du hura ikustea. Distantzia handiak ez ditu egiten hegan, zuhaixken artetik egiten du korrika gehiago eta lurreko txori gehienek bezala, erpe handi eta luzeak ditu, egonkortasuna ematen dizkiotenak. Hegatxabalak bitik sei arrautzara jartzen ditu lurrean

Margarita (Bellis perennis) magnoliopsida klaseko eta asteraceae familiako belar motako landarea da. Altuera txikiko belarra da eta haren lorea kanpai itxurakoa. Errizoma herrestaria dauka eta orrietan hortzak ditu, espatula itxurakoak direlarik, bitik bost zentimetro luzekoak. Lore-zurtoinean, orririk gabekoa, disko itxurako loreak irteten dira, bizpahiru zentimetroko diametroa dutenak eta petalo zuri zein horizkoak. Gauez, lorea ixten da eta egunez berriro ireki. Jan daiteke eta haren orrien infusioa arazgarria eta diuretikoa da. Margarita neguan loratzen da edo udaberriaren hasieran.