Jaulkipen data: 04 uztaila 2007

FUERZAS ARMADAS EN MISIONES DE PAZ

KONTSULTATU TARIFAK

FUERZAS ARMADAS EN MISIONES DE PAZ

HISTORIA

Munduko hainbat lekutan espainiar armadak burututako bake-misioen eta ekintza humanitarioen omenez, Indar armatuak bake-misioan Correoseko seilua argitaratu da.

Espainiako Indar Armatuak 1989az geroztik hartzen dute parte bake-operazioetan, nahiz eta lehenago ere egun “Bake-operazioak” deritzenen antzekoetan parte hartu zuten. Hala, hogeigarren hamarkadan, espainiar armada Txinako Shangai hiriko nazioarteko kontigentean hartu zuen parte eta Guardia Zibilak Frantziako poliziarekin egin zuen lan Tangerreko (Maroko) hiri askean. Vietnameko gerran ere, Lurreko Armadako Osasun-taldeko boluntarioek lagundu zuten Saigoneko hegoaldeko ospitalean eta, beranduago, Ekuatore Ginean. 1989an, Nazio Batuetako Segurtasun-Kontseiluaren Ebazpen berriaren babesarekin, Espainiako indar armatuek bake-operazioetan parte hartzeari ekin zioten, Angolan eta Namibian sartu zirelarik. Nazio Batuek behatzaile militarrak bitan bereizten ditu: bakea prebenitu eta gordetzekoak eta, bakea gordetzeko indarrak. Azken horiek alderdien artean bakea mantentzeko bitartekari gisa egiten dutelarik lan. 1992an, NBE-aren idazkari nagusiak honako misioak zehaztu zituen: Diplomazia prebentiboa, alderdien artean gatazkarik ez sortzeko eta gatazka militarra sor ez dadin lan egiteko; Bakea ezartzea, gatazkako alderdiek Nazio Batuen Gutunaren IV kapitulua bete dezaten; Bakea gordetzea, gatazkan sartutako alderdiek onartuta, NBE bertaratzea eskatzen duena, modu zibilean edo militarrean; Bakea inposatzea, aurreko neurri guztiek porrot egiten dutenean eta Gutunaren VII kapituluaren arabera; Bakearen kontsolidazioa, gatazkaren bukaerarekin dator bat eta haren helburua bakea sendotzea da; azkenik, Laguntza humanitarioa, aurreko guztiekin guztiz bateragarria. 1989az geroztik, Espainia 52 bake-operaziotan eta laguntza humanitariotan hartu du parte Europa, Asia, Latinamerikan, Ekialde ertainean eta Afrikan, hiru armadetako 72.000 militarrekin. Egun, indar armatuek Bosnia-Herzegovina, Kosovo, Afganistan eta Líbanon dituzte unitateak eta behatzaileak dituzte Yugoslavia-ohian, Darfur, Kosovo, Eritrea eta Congoko E.D.-an