Jaulkipen data: 01 ekaina 2007

MICOLOGÍA

KONTSULTATU TARIFAK

MICOLOGÍA

HISTORIA

Correosek atera duen MIKOLOGIA sailaren argitalpen honekin Espainian aski ezagunak eta ugariak diren bi perretxiko azaltzen dira: AMANITA MUSCARIA eta TRICHOLOMA EQUESTRE espezieak, hain zuzen ere.

AMANITA MUSCARIA: Kuleto Falso izenarekin ere ezaguna. Euliak eta beste hainbat intsektu haren gainean jartzen direnean geldiarazten dituelako deritzo MUSCARIA. Txapela ikusgarria du, gorri edo laranja-horixka kolorekoa. Hasiera, bola itxura du, baina gero ireki eta hazi egiten da. Elur-maluta antzeko ezkata zuriz dago estalita, hasieran estaltzen duen bolbaren hondarrak direnak. 10 ea 25 cm tarteko luzera izan dezakete. Laminak eta oina zuriak dira. Oinean eraztun ikusgarri bat du eta 15cm-tik 24cm-ra arteko luze da. Oinarrian bolbak inguratzen du. Udazkenean hazten da, konifera eta hostozabalen basoetan, taldeka, oro har. Perretxiko pozoitsua da, baina ez du heriotza eragiten. Hura jateak arazo neurologiko eta gastrointestinal larriak eragiten ditu, irentsi eta berehala azaltzen direnak. Propietate haluzinogenoak dituzte.

Zaila bada ere, batzuetan Amanita caesarearekin nahasten da. Azken horrek ez dauka ezkata zuririk eta hanka zein laminak horiak ditu, baina AMANITA MUSCARIAn, euriaren eraginez, ezkata zuriak desager daitezke eta denborarekin oinak zein laminak hori kolorea har dezakete. TRICHOLOMA EQUESTREri “Zaldun-ziza” ere esaten zaio. Txapela horia du, marroi, oliba-kolore edo hori ilun kolorekoa, erdian ilunagoa. Hasieran ganbila da eta gero laua egiten da. 4 eta 10 cm bitarteko diametroa du. Laminak eta oina horiak dira eta 10cm luze izan daitezke. Udazkenean eta neguaren hasieran hazten da pinadietan.