Jaulkipen data: 18 urria 2007

MODA ESPAÑOLA. BALENCIAGA

KONTSULTATU TARIFAK

MODA ESPAÑOLA. BALENCIAGA

HISTORIA

Jantzien modaz hitz egitea tendentzia, pasarela, desfile eta modeloei buruz hitz egitea da; jostun eta diseinu-maisu handiek janzteko artea ehun eta testura berriekin joera berrienak erakusteko jokatzen duten munduaz. Correosek igorpen oso hau eskaini dio, lau seiluko orri bat, Espainiako modari eta haren sortzaile ospetsuenen arteko bati, Balenciagari, hain zuzen ere.

Nazioarteko modan ohorezko lekua betetzen duten izenen artean, Cristóbal Balenciaga dugu (Getaria [Gipuzkoa] 1895-1972). “Sinpletasuna fina" dela zioen estiloa bultzatu zuena, Balenciaga maisuak Madrilen hasi zituen ikasketak. Donostian, Madrilen eta Bartzelonan ireki zituen bere lehenengo joste-etxeak eta, gero, Parisera joan zen bizitzera 1937an. Han, goi mailako jantzigintzan bere tartea egin zuen gaueko jantzien neurri eta edertasunaren ondorioz. Berrogeita hamarreko hamarkadan, bular doituko, gerri estuko eta mokor handiko soinekoen linea sortu zuen; leporik zein botoirik gabeko berokiak, mahuka japoniarra, tunika soinekoak edo inperio izeneko linea. Belgikako Fabiola erreginak, Monakoko Graciak edo Windsor dukesak jantzi zituzten bere diseinuak. Modaren joera masifikatzaileen eta prêt-á-porterraren aurkakoa izan zen eta 1968an utzi zuen lana. Orrian eguneko ordu desberdinei dagozkien janzkiak adierazi dira, 0,39 zentimoko seiluan tafetanezko parpaila gardenaren gainetik boli koloreko chantilly parpaila duen soinekoa irudikatu da. Gerrian du mozketa eta zabaltasun handia du. Parisen egin zen 1948-1950 bitartean. 0,42-koan zeta gorrizko bi piezadun festarako janzkia irudikatu da. Torera, mahuka japoniarra duena, lentejuelaz, hari bihurrikatuz eta zilar koloreko lamez dago josita. Paris 1960. Soineko eta beroki gorriz osaturiko kaleko janzkia irudikatu da 0,58-ko seiluan. Azkenean, 0, 78 eurokoan, lino horizko soinekoa irudikatu da, kutxa-paparra eta zerrendakoa duena. Mahuka japoniarra du eta gonak zertxobait tolestuta dauden taulak ditu. Kolore bereko pastazko 11 botoi ditu ixteko. Seiluetan azaltzen diren irudiak Madrilgo Trajearen Museoak eskaini ditu, Espainiako herrien janzkien eboluzioa ezagutzera emateko helburua duen erakundea.