Jaulkipen data: 05 azaroa 2007

PINTURA ESPAÑOLA. Autorretratos

KONTSULTATU TARIFAK

PINTURA ESPAÑOLA. Autorretratos

HISTORIA

Autorretratuen jenero piktorikoa bi seilutan bildu da, bata Pedro Berruguete margolari gotiko-berpizkundekoari eskainitakoa eta bestea Mariano Salvador Maella margolari neoklasikoari eskainitakoa. Berrugueteren autorretratua Lázaro Galdiano Museoarena da eta Maellakoa San Fernandoko Arte EderrenErrege Akademiaren funtsen artean dago, biak Madrilen. Autorretratua artisten adierazpen-bide barrukoena da, haren nortasunaren ezaugarriak irudikatzea eta hilezkortasunaren nahia dakarrelako. Jenero horrek, artistak bere buruaren inguruan Berpizkundeaz geroztik duen autoestimuan oinarritzen da. Autorretratuari esker, margolariak bere estudioaren bakardadean, teknika eta arte-hizkuntza berriak esperimenta zitzakeen. Erretratu eta autorretratuetan, irudikatuaren psikologia adierazteko beharrak, denbora igaro ahala, jeneroaren ikusmen-adierazpena erabat aldatu zuen, keinuari, posturari eta irudikatutako pertsonaiaren jarrera zein mugimenduari mezua edo sentimendua aditzera emateko modu gisa duen garrantzia areagotu zelarik. Berpizkundetik XIX. mendearen bukaerara arteko autorretratuek haien egileak eta gaiaren protagonista ere zirenak errealitatean ziren bezala adierazten badituzte ere, XX. mendeko artistek irudikatutakoaren koloreari eta identitate metaforikoari ematen zioten garrantzi handiagoa, nahiz eta aurpegia eta begitartea desitxuraturik egon, irudikoaren identitatea salbu zegoen eta identifika zitekeen.

Pedro Berrugueteren autorretratua (Paredes de Navan jaio zena XIV. mendearen erdialdean eta Avilan hil 1504ean), oraindik gaztea zen gizona erakusten digu, txapelarekin eta berpizkundeko italiar eragina zuen orrazkerarekin, 1473 eta 1474 urteen bitartean Italian bizi izan zela eta. Gaztelara itzuli ondoren, bere arteak eboluzionatu eta adierazkortasun indartsuko gotikoaren tontorrera iritsi zen, nahiz eta bere erretratuak gizatiarrak egin, bere lanetan errealitate-sentsazioa nabarmena baita.

Besteak ere, Mariano Salvador Maellarenak (Valentzia, 1739 – Madril, 1819), margolaria gazte zenean erakusten digu. Mengseren ikaslea eta 1795ean ganbara-margolaria izan zena, Goyarekin batera, erretratu ofiziala eta erlijio-gaiak landu zituen. Haren artean hemezortzigarren mendeko barrokoa eta neoklasizismoa nahastu zituen. Hainbat urtez bizi izan zen Italian eta han ikasi zuen fresko teknika, gero Errege-jauregiko horma-irudietan eta bobedetan erabili zuena.