Jaulkipen data: 09 azaroa 2007

VIDRIERAS. BANCO DE ESPAÑA

KONTSULTATU TARIFAK

VIDRIERAS. BANCO DE ESPAÑA

HISTORIA

Erakunde honek lan munduari eta ogibide ezberdinei gorazarre egiten die Casa Maumejean-ek egindako eta Espainiako Bankuko Eragiketa Patioan kokatutako beirate multzoarekin, haien gai alegorikoak dela-eta.

Casa Maumejeam Hermanos-ek 1860. urtean sortu zuen bere tailerra eta Parisen nahiz Madrilen izan zituen saltokiak. Espainian XIX. mendeko beirate tailerrik garrantzitsuena izan zen, batez ere, Jose eta Enrique Maumejeam bertara bizitzera etorri zirenean. Casa Maumejeameko hainbat beirate daude Madrilgo eraikuntzetan, esaterako, Blanca de Castilla ikastetxean, Prensa Española eraikinean eta Kale Nagusiko eta Alfontso XII.eko etxebizitza partikularretan. Halaber, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan dagoena, Beirate sailan jada erreproduziturik dagoena, enpresa honen lana da. Gisa berean, Maumejeam anaien hainbat sorkuntza daude Bartzelonan eta Katalunian, hala nola, Caixa de Sabadell-eko beirateez gainera, Perez Samanillo Etxekoak. Aintzat hartzekoa da, halaber, Espainiako zenbait katedraletako beirateak zaharberritzen eta aldatzen egindako lana. Maumejeamentarrak garai bateko beirateak zaharberritzen eta berriak gauzatzen ibili ziren. Azken horiek estilo ezberdinetakoak ziren, estilo eklektikoa gailentzen zela. Beirate hori, Madrilgo Maumejean tailerretan sortu zena, Alberto Martorellen lana da, artistek eta artisauek egindako obrak sina ez dezaten arautzen duen arren enpresak. Martorell XX. mendeko beiragile artistiko onenetarikoa da, eta lan artistiko paregabe horrek oinarri duen estudio eta kartoien egilea da. Beirate honetako figurek nahiz dekorazioak, beren osaketatik eta historizismotik, art nouveua-ren, art dèco-ren eta estetika modernistaren berezko gustuak eta itxurak iragartzen dute. Orri blokea eta zigilua metalen galdaketaren berezko atazak egiten ari den langile baten irudiarekin irudiztatzen dira. De esta hoja bloque se realizó una Prueba de Color .