Jaulkipen data: 13 urria 2008

AMERICA UPAEP

KONTSULTATU TARIFAK

AMERICA UPAEP

HISTORIA

Amerikako aurkikuntzaren data, 1492ko urriak 12, Espainiak eta hispanoamerikako herrialde askok bere herrialde jaia ospatzeko egun bezala aukeratu dute. XX. mendean zehar, amerikar herriaren eta espainiar herriaren arteko elkartasuna adierazten duen data nabarmen hau ospatu da, Arrazaren Festa eta Hispanitatearen Festa izenarekin deiturik, 18/1987 Legearengatik Espainiako Nazioko Jaia izena eman zitzaion arte. Arauaren motiboen erakusketan, jaiaren ospakizunak “jaiak, soilik, ondare historiko, kultural eta sozialak, eta hiritarren gehiengoak horrela ulertu duen historia kolektiboaren momentuak gogoraraztea helburu bezala duela” nabarmentzen da. Bertan “urriaren 12ak Espainiak, Europako mugetatik kanpora, hizkuntzaren eta kulturaren proiekzioaren urteurrena” adierazten da. UPAEP-ak (Unión Postal de la Américas, España y Portugal), Montevideon (Paraguay) egoitza duenak, zerbitzu postalen garapena eta modernizazio du helburu bezala, herrialde kideen arteko esperientzien trukea eta kooperazio proiektuen ezarpena errazteko. 1989an, antolakuntzako Estatuek Amerika UPAEP serie filatelikoa igortzen hasi ziren, gai komun batekin, eskualde bakoitza desberdintzen dituen kultura, folklore eta ekologia ezagutaraztea eta zabaltzea. Pueblos precolombinos, usos y costumbres (Kolonen aurretiko herrialdeak, erabilerak eta ohituak)-ei, eskainia izan zen lehen emisioa eta, hurrengo urteetan, El medio natural que vieron los descubridores (aurkitzaileek aurkitu zuten natura), Los viajes del descubrimiento (aurkikuntzaren bidaiak) eta V Centenario del Descubrimiento de Américarekin (Amerikaren AurkikuntzarenV mendeurrena) ondoren. 20 urte hauetan zehar, Amerika UAPAEP serieak, gizartearentzat garrantzi handia duten gaiak tratatzen ditu AIDSaren aurkako Kanpaina; Heziketa, analfabetizazioa eta Inguru giroaren babesa, beste batzuen artean, beti, herrialde bakoitzaren integrazioaren eta banakotasunaren eta Estatu bakoitzeko usadioen, errespetuaren premisaren azpian. Zigilua irudiztatzeko oinarri bezala kolore espainiar ikurraren kolore horia eta gorria hartu dira, 12 de octubre Fiesta Nacional de España idazkuna eta UPAEP-ren ikurra.