Jaulkipen data: 18 otsaila 2008

ÁRBOLES MONUMENTALES 2008

KONTSULTATU TARIFAK

ÁRBOLES MONUMENTALES 2008

HISTORIA

Zuhaitz Izugarrien seriea ale berdingabe batek ordezkatzen duen espeziea ezagutara emateaz arduratzen da, alegia, Horcajueloko makal beltza izenaz ezagutzen dena. Seiluak bere irudia agertzen du.

Makal beltzak Populus nigra du izen zientifikoa, Salicaceae familiakoa da eta makal izenaz ezagutzen zaio herri-mailan. Europan, Asian eta Afrikako iparraldean du jatorria. Iberiar penintsula osoan dago, modu basatian, eta gure hosto-zabalen artean hazkunderik arinena duen espeziea da. Adaburu irekiko zuhaitza da, hosto erorkorrekoa eta adarkadura anitzekoa, eta 30 metro baino gehiagoko garaiera izan ohi du. Bere hostoak sinpleak dira, alternoak eta erronboideak. Bere fruituak kotoi itxurako haziak gordetzen dituzten kapsula txikiak dira. Bere zura paper-orea eta paper bilgarria egiteko erabiltzen da. Zuhaitz hau lur aberatsak eta hezetasun handia duten ibaiertzetan egon ohi da. Bere irudi lerdena Machado, Azorin eta Unamuno gisako poeta eta idazleek nabarmendu izandu dute garai ezberdinetan. Horcajueloko makala, Osaba Leoncioren larreko makal izenaz ere ezagutua, Horcajueloko inguruetan aurki daiteke, Avilako Brabos udalerrian. Ale lerdena da oso, eta bere adaburu bakarrak 26 metroko garaiera eta 6,80 metroko diametroa du. Oinarrian, enborrak 5,20 metroko perimetroa du, eta hiru zimaletan banatzen da, 2,72 metroko perimetroa izan dezaketenak. Zuhaitza Arevalillo ibaiertzean dago, eta bere irudi lerdena nagusitzen da inguruko nekazaritza-paisaia hondatuan. Italica deituriko aldaera hau, XVIII. mendearen bigarren erdiaz geroztik Europan barrena zabaldu zenetik, bere apaingarritasuna dela-eta, Gaztelako paisaiaren parte izatera pasa da, eta ibaietan, erreketan, bideetan, pasealekuetan eta zuhaiztietan aurki dezakegu.