Jaulkipen data: 03 martxoa 2008

ARQUEOLOGÍA 2008

KONTSULTATU TARIFAK

ARQUEOLOGÍA 2008

HISTORIA

Arkeologia seriea bi zigiluz dago osatua: batek Balazoteko Bicha irudikatuta duena (Albaceten) eta, bestea, Antigua Sexi aztarnategian, Almuñecar inguruan (Granada) aurkitu zen Apofis I-en Edalontzi zizenarioa irudikatzen duena.

Albacete probintzian dagoen Los Majuelos herriaren izenarekin ezaguna den aztarnategi arkeologikoan aurkitu zen K. a. VI. mendeko iberiar eskultura bati deritzo Balazoteko Bicha. Eskultura hori, androzefaloa dena, burua gizonarena eta gorputza zezenarena duelako, nekropoliz tumular bati dagokio eta litekeena da tenplu baten dekorazioaren atal bat izatea. Kareharri arrosazko bi bloke ditu eta 93 cm luze eta 73 cm altu da gutxi gorabehera. Buruak bizarra eta adar txiki batzuk dituen gizon batenak dira, belarriak zezen batenak eta gorputza atseden hartzen dagoen adardun animalia batena direlarik. Eskultura pieza hori 1910az geroztik dago Madrilgo Museo Arkeologikoan.

Uste denez, Apofis I-en Edalontzi zinerarioa, Almuñecarreko Museoko piezarik garrantzitsuena, granadar kostaldean dagoen San Cristobaleko Laurita feniziar nekropolisean aurkitu zen Edalontzia, marmolezkoa, bakuna da Mediterraneoan eta, gainera, Espainian kontserbatu diren idatzizko testu zaharrenetariko bat dauka idatzita. Pieza egiptoarra, K. a. XVII mendean egin zena, feniziarrek K. a. VIII mendean ekarri izana da litekeena. Apofis I faraoia zen bere jabea, edalontziaren goiko aldean idazkera hieroglifikoz grabatuta dagoenaren arabera. Laurita nekropolisa, gure herrialdean ikertzen ari den puniko primitibo bakarra, 1963ko otsailean aurkitu zuten etxeak eraikitzera zihoazenean.