Jaulkipen data: 02 apirila 2008

ARQUITECTURA 6 sellos: Palacio Longoria y Torrespaña en Madrid; Casa Vicens, Torre Comunicaciones Montjuïc y Torre Agbar en Barcelona; Auditorio Santa Cruz Tenerife

KONTSULTATU TARIFAK

ARQUITECTURA 6 sellos: Palacio Longoria y Torrespaña en Madrid; Casa Vicens, Torre Comunicaciones Montjuïc y Torre Agbar en Barcelona; Auditorio Santa Cruz Tenerife

HISTORIA

Arkitektura izeneko igorpen honek ondoko hauek erreproduzitzen ditu: Madrilgo Longoria Jauregia eta Torrespaña; Bartzelonako Vicens Etxea (Casa Vicens), Montjuïc-eko Komunikazio Dorrea eta Agbar Dorrea, eta Tenerifeko Santa Kruzeko Auditoriuma. Longoriako jauregia 1903. urtean eraiki zuen José Grases Riera arkitektoak, eta art nouveauan oinarritu zen hura eraikitzeko orduan. Madrilgo eraikin modernista bakanetako bat da. Eraikinaren aurrealdea dekorazio begetalak biltzen du, eta kupularik gabeko dorre biribil batek batzen dituen bi gorputz laukizuzenetan dago jarrita.

Vicens Etxea Manuel Vicens i Montanerrek Gaudiri eskatu zion eraiki ziezaion. Arkitekto modernista ezagunaren lehen lan garrantzitsua izan zen, eta 1883 eta 1888 urte bitarteetan egin zuen. Eraikinak hainbat bolumen ezberdin ditu eta angeluez bereizirik dago, eta zeramikako dekorazioa nagusitzen da, baldosak nabarmentzen direla.

Torrespañako eraikina, Pirulia moduan ere ezagutua, Retevisioneko komunikazio dorre bat da. Emilio Fernández arkitektoaren lana da, eta 1981 eta 1982 urte bitarteetan egin zen. 220 metroko garaiera du. 120 metroko fustearen gainean, lau solairu biltzen dituen bolumena dago, kontrol zentroari dagokiona.

Montjuïc-eko komunikazio dorrea Santigo Calatravaren lana da, eta 1989 eta 1992 urte bitarteetan eraikia izan zen. 130 metroko garaiera du eta belauniko dagoen irudi bat agertzen du. Telefonikarako egin zen hasieran, 92ko Joko Olinpikoak zirela-eta.

Agbar dorrea 2005. urtean inauguratu zen eta 144 metroko garaiera duen etxe orratza da. Jean Nouvel arkitektoaren lana da. Lurretik azaleratzen den pinakulu baten itxura du eta beiraz eta kristalez estalitako hormigoiez eginda dago. 50.693 metro koadroko azalera du.

Tenerifeko auditoriuma ere Calatravaren lana dugu. 1997 eta 2003 urte bitarteetan eraiki zen eta 6.471 m2 ditu guztira, bi aretotan bananduak: areto nagusia edo Sinfonikoa eta Kamarakoa, bestelako espazio osagarriak baditu ere. Eraikina oso abangoardista da, eta goiko aldean, kupula handi bat du, estalki deigarri batekin. De los sellos dedicados al Palacio de Longoria y a la Casa Vicens se realizó una Prueba de Artista con formato de hoja bloque y los sellos en negro.