Jaulkipen data: 16 urria 2008

CASTILLOS 2008

KONTSULTATU TARIFAK

CASTILLOS 2008

HISTORIA

Toledo probintziako Maqueda gazteluari eta Granadako probintziako La Calahorra gazteluari eskainitako bi zigiluen emisioak, beraien irudia bietan inprimaturik, Gazteluen serie emankorrari jarraitasuna ematen dio.

Maquedako gaztelua tontor baten gainean kokaturik dago, behar bada erromatar eta gero arabiar jatorrikoa, Alfonso IV-nak menderatua izan zen eta honek, 1177. urtean Calatravako Ordenari eman zion. Enrique I bertan bizi izan zen Alvaro de Lunaren babespean. Lau angeluko solairukoa da eta dorre biribilak ditu angeluetan eta erdian. La Vela deituriko arkitektura interesgarriko dorrea du. Gazteluaren atea puntu erdikoa da, Cardenas eta Enriquezen armarriari eusteko, alfiz erdituarekin. XV. Mendean birmoldaketa garrantzitsu bat izan zuen eta gaur egun berritze prozesuan aurkitzen da. 1931. Urtean Momento Histórico Artístico izendatu zuten.

La Calahorra deituriko Gaztelu-jauregi eder hau Don Rodrigo de Vivar y Mendozagak eraiki zuen 1509 eta 1512 urteen artean.Bere kanpoko itxura zakarra da, baina barrua ederki horniturik dago. Lau angeluko itxura du eta bere angeluetan, kupula arraroekin estalitako, kubo sendoak ditu. Bere itxura gogorrak, bere barruan jaun-jauregi ezkutatzen du, hamar egongela, kapera eta genovatarrek Italiatik ekarritako elementu errenazentistekin hornituriko gela aberatsekin. Ate bakarra dauka, eta puntu erdi xumekoa da, gainean Rodrigo de Vivarren bigarren emaztearen ezkutua dauka. Oso ongi kontserbatuta dago eta 1993. urtean Andaluziako Juntak Erkidegoaren beste gazteluen artean aipamen berezi bat eskaini zion.