Jaulkipen data: 19 iraila 2008

CENTENARIOS. CENTENARIO REAL FEDERACIÓN ESPAÑOLA DE TENIS

KONTSULTATU TARIFAK

CENTENARIOS. CENTENARIO REAL FEDERACIÓN ESPAÑOLA DE TENIS

HISTORIA

Espainiako Real Federación de Teniseko logotipoa 100 urte pistan inskripzioarekin, 2008-2009an kirol erakundearen Mendeurrena ospatzeko bereziki diseinatua, da zigiluak duen motiboa.

Irabazi asmorik gabeko babes-entitate publikoa deklaratua izana, Real Federación Española de Tenis (RFET)-ak, sustatzean duen bere helburu nagusi bezala, tenis kirolaren organizazioa eta arautzea da. Federación Internacional de Tenis, Asociación Europea de Tenis eta Comité Olímpico Español-eko kidea, RFTEa modalitate honetan, nazioarteko lehiaketetan Espainia ordezkatzen duen erakundea da. Gaur eguneko federazioak bere jatorria “Real Asociación de Lawn-Tenis de España”-n du, eta bera “Asociación de Lawn-Tenis de Barcelona”-ren oinordekoa da, XX. mendearen hasieran munduko tenisa arautzen zuen “asociación tenística de Londres”-eko nazio izaerako lehenengo erakunde bazkidea izan zen. Hasierako garai honetan, espainiar taldeei araudiak bideratzeko instituzio nazional bat falta zitzaien eta 1909ko irailean, talde eta elkarte desberdinetako delegatuak bildu zituen Donostiako Nazioarteko Lehiaketa ospakizunean. Hantxe erabaki zen nazioko federazio bat sortzea. 1957an, eta izen aldaketa askoren ondoren, hasierako erakundea Real Federación Española de Tenis deitu zen. RFETa bere mendeurrenaren ospakizuna 2008ko irailean hasten du – Espainia eta Errusia aurrez aurre ipintzen dituen Fed Cup lehiaketaren finalarekin eta Espainia eta Estatu batuak aurrez aurre ipitzen dituen Copa Davis finalaurrekoarekin batera – bere ospakizunak 2009 urtean zehar luzatuko dira erakusketekin, batzar eta bilerekin, "kirol zuria" deiturikoa eta bere etorkizuneko proiektuak zabaltzeko bideratuak. Copa Davis da nazioarteko tenis txapelketarik zaharrena, 1900. urtean ospatzen hasi zen. Ordutik pistatan lehiatutako sariak ugariak izan dira, ospetsuenen artean, Wimbledon, Roland Garros eta Estatu batuetako irekiak daude, beraietan espainiar tenislariak onenen artean daude.