Jaulkipen data: 17 urtarrila 2008

CIENCIA

KONTSULTATU TARIFAK

CIENCIA

HISTORIA

Zientzia izeneko seriea Medikuntzari eta Meteorologiari eskainitako seilu itsaskor biren irteerarekin handitzen da. Bi seiluek medikuntza- eta meteorologia-zientzien elementu esanguratsuenak erreproduzitzen dituzte.

Meteorologia atmosferako fenomenoak aztertzeaz arduratzen den geofisikaren adarra da. Eguraldia iragartzea eta honekin batera klima-aldaketak aurreikustea dira aplikazio-eremu garrantzitsuenak. Espainian, Meteorologia aztertzeaz arduratzen den erakundea Meteorologiako Institutu Nazionala (MIN) da, 1860. urtean eratua. MINk hainbat behatoki automatiko ditu Espainiako geografian barrena, datuak biltzeko eta aztertzeko. Eguraldia behatzeaz, jagoteaz eta iragartzeaz gainera, MINk ingurumen politikan parte hartzen du eta, urtero, 23.000 eguraldi iragarpen egiten ditu Autonomia Erkidegoentzako, 100.000 iragarpen espezifiko aireportuentzako eta 5.000 iragarpen itsasaldetik hurbil dauden inguruetarako. Ingurumen Ministerioari atxikia dago MIN eta Ginebran egoitza duen Munduko Meteorologi Erakundearen (MME) kide da. MMEren helburuen artean, besteak beste, nazioarteko lankidetza, berehalako informazio trukaketa, behaketa metodoen nahiz neurrien instrumentuen normalizazioa eta estatistiken argitalpen uniformea daude.

Gaixotasunak sendatzeko eta saihesteko, medikuntza-zientzien ezarpena beti egon izandu da gizatasunaren historiari loturik, eta denbora pasa ahala, iritzi ezberdinak egon dira auzi horren gainean. Gizarte primitiboenetan, gaixoa pertsona likits gisa ikusten zen eta gaitzaren zioa argitzeko azalpen jainkotiarra bilatzen bazuten ere, egiptoarrena bezalako zibilizazioek medikuntza aurreratu baten laginak utzi zituzten, eta greziarrek, erromatarrek, juduek eta arabiarrek mendeetan zehar garatzeari utzi ez dioten ikerketoi eutsi zieten. Gaixotasunen eta giza gorputzaren anatomiaren ezagutzan egindako aurrerapenak ikerketa eremu berriei eman die bide, eta ondorioz, XIX. mendea aro garaikidearen ataritzat jo dezakegu, etengabe garatzen dauden teknika zientifiko berrien ezarpena dela-eta.