Jaulkipen data: 11 otsaila 2008

CONTRA LA VIOLENCIA DE GÉNERO

KONTSULTATU TARIFAK

CONTRA LA VIOLENCIA DE GÉNERO

HISTORIA

Filatelia ere emakumearen aurkako indarkeriaren aurkako borrokan hartu nahi du parte eta, horretarako, bakarrik itsasten den zigilua atera du, genero-indarkeria sustraitik akabatu eta tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeei laguntzeko eta informatzeko jarri den 016 telefono-zenbakia jakinarazteko asmoz.

Genero-indarkeriaren aurkako neurriak sortu badira ere, datu ofizialek diotenez, azken urteotan tratu txarren ondoriozko salaketek gora egin dute eta emakumeek oraindik ere jasotzen dituzte tratu txarrak. Gaiaren inguruan sortu diren publizitate-kanpainei, babes-neurriei eta indarkeriaren aurkako legeei gehitu zaio 016 telefono-zenbakiaren sorrera, biktimei zein haien senideei, auzokideei, lagunei eta behar duten hiritarrei informazioa eskaintzen diena. Zerbitzuari pertsonal adituak erantzuten dio eta eguneko 24 orduetan dabil. Hura erabiltzen ari denaren frogarik ez du uzten, ez baita fakturetan azaltzen eta deia bukatutakoan hura markatu dela ere desagertzen baita. Indarkeria kasuetan laguntza eskaintzeaz gain, 016ak tratu txarrak jaso dituen emakumeak zein eskubide dituen ere azaltzen du, enplegu, gizarte zerbitzu, laguntza ekonomiko, harrera zentro eta aholkularitza juridiko espezializatuari dagokienez. Biktimekin errazago hitz egiteko, nazioko lau hizkuntzetan eskaintzen da zerbitzua: gaztelera, katalana, galiziera eta euskara, eta baita ingeleraz eta frantsesez ere. 2001 urtean, espainiar postak Etxeko Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Kanpainari eskaini zion zigilu bat, NBEk azaroak 25 Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna deklaratu zuela eta. Gizartea gero eta kontzientziatuagoa dago tratu txarren arazoarekin eta badirudi guztiok lagundu beharko dugula erakundeen laguntza handia behar duen gaitz horri bukaera emateko. Gizarteari egiten zaion deia horrela adierazten da zigiluan: “Si sabes de malos tratos no lo consientas llama al 016” (Tratu txarrik ezagutzen baduzu, ez zaitez isildu, deitu 016ra).