Jaulkipen data: 09 maiatza 2008

DIARIOS CENTENARIOS. El Progreso de Lugo

KONTSULTATU TARIFAK

DIARIOS CENTENARIOS. El Progreso de Lugo

HISTORIA

Zigilua duten ehun urteko egunkarien artean sartu da El progreso de Lugo egunkaria, aurten mendea betetzen duena, 1908ko abuztuaren 17an atera zelarik haren lehenengo alea.

Egunkari hori, jatorriz liberal bezala definitu zen, haren sorrera alderdi liberalaren buruzagiek Lugora egin zuten bisitaldiaren ondorioz izan baitzen. Gero definizio hori desagertu zen egunkariaren izenburutik eta egunkari independente bilakatu zen, informazio orokorrekoa, haren orrialdeei Lugokoak eta probintziakoak gehitu zitzaielarik. Purificación de Cora y Más-Villafuertek Portu zuen El Progreso. Jadanik ehun urteak bete dituen eta Cela, Alvaro Cunqueiro, Anxel Fole, Celestino Fernandez de la Vega eta Juan Rof Carballo idazleen idatziak, besteak beste, bildu dituen egunkari horrek 80ko hamarkadan modernizazio prozesu bati ekin zion Lugoko O Ceao industrialdean zentro inprimatzailea sortu zuenean. 90ko hamarkadan, KBA Comet errotatibaren bitartez kolorea sartu zuen bere orrialdeetan eta azken urteotan Diario de Pontevedra bezalako egunkariak erosten jarraitzen ari da hedatze-prozesuarekin, gainera tokiko telebista, egunkari digitalak eta ikus entzuneko ekoizpenak ere egiten dituelarik. El progreso ere, Galizia eta Lugoko produktu editorialak sortzeaz gain, O Ceao-ko zentro inprimatzailetik, galegoz editatzen den LV (de Luns a Venres) doako egunkaria inprimatzen du, galiziar hiri nagusietan ematen dena; baina baita Nova +, ekonomiaren inguruko informazioa eta La Comarca del Eo ere. EM-aren datuen arabera, El Progreso egunkariak, Lugoko probintzian informazio orokorreko lider dena, eguneroko 103.000 irakurle ditu, Galizian lider bezala jartzen duen egunkaria delarik ondorioz. Zigiluak, mendeurrenaren datuak izateaz gain, zurtoina nahiz eta itxuraz hautsia duen oraindik zutik dagoen zuhaitza erreproduzitzen du. Irudi sinbolikoa da, Lugoko García Gesto margolariaren lana.