Jaulkipen data: 30 urtarrila 2008

DIARIOS CENTENARIOS. La Voz de Avilés

KONTSULTATU TARIFAK

DIARIOS CENTENARIOS. La Voz de Avilés

HISTORIA

Egunkari hau, Asturiaseko prentsaren dekanordea, 1908. urteko urtarrilaren 26an heldu zen lehenbizikoz irakurlearen eskuetara. Gorteetara aurkeztuko zen diputatu José Manuel Pedregalen jarraitzaile batzuek sustatu zuten. Egunkaria abian jartzeko, beharrezkoa gertatu zen bi lagun funtsezkoen laguntza, eta ondoren ere, ezinbesteko izan ziren argitalpenak jarrai zezan: horietako bat Isidro Pruneda izan zen, inprimatzailearen seme nagusia eta Avilesen prentsa editorea zena; bere esperientziarekin argitaratze-negozioari lagundu zion. Bestetik, Manuel González Wes, Teologian eta Zuzenbidean lizentziatua, egunkaria sortu eta hamarkada bat iragan ondoren, hartaz jabetu zen izen oneko tokiko kazetaria. 1923 eta 1927 bitartean, La Voz de Avilés egunkariak Primo de Riveraren diktadurako zentsura jasan zuen, baina horrek ez zuen haren jarraipena eragotzi. Gerra Zibilan González Wesen zorigaiztoko heriotzak eta egunkariaren ondoriozko konfiskatzeak ere, borrokaldian eta gerraostean, ez zuen eragotzi egunkaria argitaratzea. Izan ere, bere seme Juan Wesek, emaztearekin batera, alegia, Jesusa López Marquésekin, inprimatze tintaren eta paperaren eskasiak nahiz makineria eskasak eragindako oztopoei aurre egitea lortu zuen, egunkariari bultzada berria emanez. 1963. urtean, Wesen herio goiztiarrak haren alargunak egunkariaren arta hartzea eragin zuen. Adorez ekin zion erronka hari, eta La Voz de Avilés modernizatu egin zuen. Denbora pasa ahala, Juan Manuel eta Maria Jesús Wes seme-alaben eskuetara pasa zen egunkaria, harik eta 1996. urtean, El Comercioren bitartez, egun Vocento den Correo Taldearen parte izatera heldu arte. Talde horretan sartu izanak, egunkariaren egitura guztiak modernizatu aldera, kazetaritza-merkatuan sendotzea ekarri du.

Seiluak bere mendeurrenari buruzko logotipoa eta goiburua erreproduzitzen du, La Ferrería eta Galiana kaleen arku bereziekin.