Jaulkipen data: 23 apirila 2008

EUROPA. CARTAS

KONTSULTATU TARIFAK

EUROPA. CARTAS

HISTORIA

Europa serieak urtero ateratzen ditu gai bat komunean duten PostEurop-a osatzen dituzten herrialdeak eta oraingoan Gutunei eskaini die argitalpena; mendeetan zehar postaren administrazio publikoarena bakarrik izan den komunikazio-sistema.

Espainiar Errege Akademiaren Hiztegiak honela definitzen du gutuna: “Pertsona batek beste bati, harekin komunikatzeko helburuarekin bidaltzen dion idatzizko papera, itxita egon ohi dena.” Correosek bere historian zehar ere antzeko definizioa erabili du, gutunen sekretua eta bortxaezintasuna eta hartzaileari entregatzea parekatuta daraman funtzioa beteaz. Gutuna politikariek, zientzialariek, idazleek, garai guztietako gizonezko nahiz emakumezkoek erabilitako idatzizko komunikatzeko modurik erabiliena da eta telegrafoa eta telefonoa agertu arte zegoen modu bakarra zela esan dezakegu, gainera. Garai guztietako eta herrialde guztietako idazleek haien pentsamoldeak eta emozioak adierazteko ere erabili dute gutunen idazkera. José Cadalso, Juan Valera, Quevedo, Voltaire, Bécquer eta Kafka bezalako idazleek gutun ederrak utzi zituzten idatzita. XIX. mendeko testu batek horrela dio: “bizi kontsolamendua da gizarteko maila guztietan; gutuna iristen denean laguna zuregana datorrenean edo asko maite duzun senide bat etortzen zaizunean bezala pozten zaitu”. Atera den zigilua idazlan erromantikoa irudikatzen duen orri blokearen zati bat da. Horretarako, zigiluaren egileak, J. Carrero, irudikapenezko marrazketa erabili du eguneroko bizitzako elementuak agertzen diren agertokia egiteko, mentsula, kolore askotako loreak dituen ontzia, idatzitako gutunak eta frankeo arrastoak dituzten gutun-azalak, gutuna irudiko protagonista bilakatzen duen multzo harmonikoa osatuz, esaldi honekin hasten delarik: “Querida Inés del alma mía...”. Europa seriea PostEurop osatzen duten europar posta banatzaileek igorri dute. Zigiluen gaia posta erakundearen zigiluen proiektuan parte hartzen duten herrialdeen artean adosten da eta urtean behin serieko diseinurik onena aukeratzeko lehiaketa egiten da.