Jaulkipen data: 13 ekaina 2008

EXPO 2008. ZARAGOZA

KONTSULTATU TARIFAK

EXPO 2008. ZARAGOZA

HISTORIA

EXPO 2008-ari eta Zaragozari eskainitako orri bloke honetan, Nazioarteko Erakusketaren logoaren ondoan, Zaragozaren zeta, bi ur tantarekin marraztua, EXPO 2008-aren ardatza dena, Aragoiren hiriburua denaren bi irudi adierazgarri jarri dira: Goya-ren monumentu bat, zigiluaren irudia ematen duena eta, bestea, Pilarreko Andre Mariaren Basilikaren irudia, orria osatzen duen Ebrotik ikusia.

Zigiluak dakarren monumentua Zaragozako Pilar enparantzan dago, Katedralen enparantza ere deritzona. Hartan, monolito baten gainean, Fuendetodosen jaiotako Francisco de Goya y Lucientes margolariaren brontzezko irudia dago. Monumentu hori, Federico Marés izen handiko kataluniar eskultorearen lana, hiru multzotan banatutako eskultura multzo baten barruan dago: bata, nagusia, Goya hankak gurutzaturik dituena idulki baten gainean, eta eskuan paleta eta pintzela dituena, eta beste biak, belarreta daudenak, Majak eta Txisperoak adierazten dituzten hemezortzigarren mendeko janzkiak dituzten bi bikote, Goyaren gaietan inspiratutakoak. Monumentua 1960-an inauguratu zuten. Pilarreko Andre Mariren Basilikak eta Ebro ibaiak osatzen dute orri blokea. Pilarreko Basilika altuera bereko hiru nabe dituen tenplu barrokoa da, kanoidun bobedak estaliak, kupulak eta plater-bobedak tartekatzen dituena, zutabe sendoetan oinarriturik. Kanpoaldea bistara dagoen adreiluzkoa da eta barrukoa estukoz dago estalita. Eraikinak 11 kupula, 10 linterna eta lau dorre ditu goian. Tenpluan Pilarreko Amabirjina beneratzen da eta Goyaren zein Bayeu anaien fresko-pinturak ikus daitezke bertan. De esta hoja bloque se realizó una Prueba de Artista con el sello en negro.