Jaulkipen data: 04 uztaila 2008

EXPO ZARAGOZA 2008

KONTSULTATU TARIFAK

EXPO ZARAGOZA 2008

HISTORIA

Bloke orri hau Expo Zaragoza 2008 Nazioarteko Erakusketa dela eta kaleratu dugu. Erakusketa ekainaren 14tik irailaren 14ra bitarte egingo den mundu mailako gertakaria da eta haren gai nagusia hau izango da: Ura eta Garapen Iraunkorra. Diseinuan, beheko ezkerraldean, Expo Zaragoza 2008ren logotipoaren alboan, enuntziatu hau agertzen da: La mayor fiesta del agua en la Tierra (Lurreko uraren jairik handiena).

Bloke orri honek eta hiru seiluek Expoko esparruaren maketaren airetiko ikuspegia erakusten dute irudi gisa. Irudian, lehenengo eta behin, Zubia-Pabilioia izenekoa ikus dezakegu; forma organikoak, estilizatuak eta txirikordatuak ditu. Hori izango da Nazioarteko Erakusketako sarrera nagusietariko bat. Zubiaren ezkerraldean eta lehen planoan, erakusketako gai gisa Inspiraciones acuáticas (Uretako inspirazioak) izenekoa eskainiko duen sei plaza telematiko independenteetako bat agertzen da. Maskor forma duen eta diseinu bioklimatikoa duen eraikina da. “El hombre vertiente” izeneko ikuskizuna bertan eskaintzeko sortu dute. Ebro ibaiaren ertzetan banatuta, gainerako beste bost plaza telematikoak daude. Hauek dira horiek: Agua extrema (Muturreko ura); haren kanpoko itxurak olatua hondartzan apurtzen den une hori sinbolizatzen du. Haren helburua bisitaria uraren arriskuen inguruan kontzientziatzea eta hunkiaraztea da; Sed (Egarria) izeneko plazak, aldiz, miragunearen edo islipatzearen efektuak simulatzen ditu kanpoko itxurari dagokionez eta bertan, edukien bidez, bisitariari espazioari izena eman dion Egarria kontzeptuaren inguruan hausnarketa egiteko gonbidapena egingo dio; Oikos, agua y energía (Oikos, ura eta energia) izenekoaren bidez, aldiz, teknologia erabiliz, energia eraldatu eta biltegiratu daitekeela erakutsi nahi zaio bisitariari ingurumena errespetatuz beti ere; Ciudades de agua (Urezko hiriak) izenek plaza tematikoan, hormarik ez duenean, ura hiriko baliabide gisa ikusi ahalko dugu, elementu natural horrek hirietako bizi kalitate hobetzeko prozesuan duen balio handia azpimarratuz. Hemen ura ikuskizun, baliabide eta etorkizun gisa ikusiko dugu; eta, amaitzeko, Agua compartida (Partekatutako ura) izeneko plazak maila ugaritako hainbat plataforma ditu. Horietan, uraren politikaren, elementu horrekin lotura duten arazoen, arro hidrografikoaren kudeaketaren eta abarren inguruko informazioa eskainiko dute. Orriaren behealdean, Expoko pabilioi eta azpiegitura ugariak agertzen dira.