Jaulkipen data: 02 iraila 2008

FAROS

KONTSULTATU TARIFAK

FAROS

HISTORIA

Itsasargien igorpen hau, Torredembarra Tarragonan; Irta Castellonen; Pechiguera Lanzaroten; Silleiro Pontebedran; Barbaria Formenteran; eta Punta Orchilla El Hierroko itsasargien sei zigiluz osaturik dago.

Torredembarra itsasargiaren dorrea Kataluniako itsasargirik altuena da eta Punta Galeran kokaturik dago. Proiektu honen egilea José Llinás Carmona arkitektoa da eta 1999. urteko abenduaren 31 inauguratua izan zen. Burutzen duen metalezko egituraren hasiera arte 33,22 metroko altuera duen kolore zuridun dorre oktogonal bat da. Han, beraren 217 eskailera igo ondoren, behatokia eta linterna daude. Beraren argiaren ikus-bitartea 17 mila baino gehiagokoa da. Irtako itsasargia Rita Lorite Becerrak proiektatua dago eta Alcalá de Chiverteko udalerrian dagoen Cala Mundanan kokatua dago. Dorrearen fustea laukia da eta 25 metrotako altuera du. Beraren lanak 1990ko abenduan bukatu ziren eta bere ikusbitartea 12 milatakoa da. Punta Pechiguerako itsasargia Yaizako udalerrian dago eta Lanzarote eta Fuerteventura artean dagoen itsasartea seinalatzen du. Eraikuntzaren oinarria angeluzuzena da eta itsasargi zaharraren ondoan eraikia izan zen. Dorrearen gorputza zilindrikoa da eta harlandu basaltikoz egina dago. Cabo Silleiroko itsasargia 1866. urtean inauguratua izan zen eta Oiako udalerriaren barruan kokatua dago. Oinarritzat angeluzuzena duen, bere eraikuntza berria 1924. urtekoa da. Bere altuera, itsasoaren mailatik, 85 metrotakoa da eta bere ikus-bitartea 33 milatakoa da. Cap Barbariakoa, Balearretako hegoalderago dagoen itsasargia da. 1972. urtetik dago martxan eta 19 metrotako altuera duen dorre biribil zuri bat da eta bere ikus-bitartea 18 milatakoa da. Azkenik Punta de la Orchillako itsasargia, harlagintzazko dorre oktogonal bat da, eta itsas mailatik 132 metrotara aurkitzen da eta bere altuera 25 metrotakoa da. 1933. Urtean jarri zen martxan eta bere ikus-bitartea 24 milatakoa da. Zigiluek, igorpen honetako itsasargi bakoitzaren eraikuntzak erreproduzitzen dituzte.