Jaulkipen data: 01 uztaila 2008

FLORA Y FAUNA. Dalia y Abejaruco común

KONTSULTATU TARIFAK

FLORA Y FAUNA. Dalia y Abejaruco común

HISTORIA

Correosek beste bi taloitegi autoitsaskor jarri ditu zirkulazioan Flora eta Fauna izeneko emisioari zuzenduta. Haietan, Daliaren eta Erle-txoriaren irudiak agertzen dira.

Mexikokoa da jatorriz eta hango lore nazionala da dalia. Asteraceae familiako landarea da, Dahlia generokoa. Lehen aldiz, Francisco Hernández botanikari espainiarrak deskribatu zuen. Landarea ez zen Europara iritsi 1780. urtera arte eta Antonio José Cavanilles naturalista espainiarra izan zen hura landatu eta Andreas Dahl botanikariaren ohorez, dalia variabilis izeneko barietateari izena eman zion. Dalia sustrai tuberkuludunak dituzten belarki iraunkorren taldekoa da. Neurria zentimetro gutxikoa izatetik, metro bateko baino gehiagoko altuera izatera igaro daiteke. Hostoak aurkakoak eta konposatuak izan ohi dira. Loreak bilduta agertu ohi dira nahiko handiak, soilak, bikoitzak eta kolore eta forma oso ugaritakoak diren lore-buruetan. Udaberrian landatu ohi dira eta hazien, aldaxken edo tuberkuluen banaketa bidez ugaldu ohi dira. Loraldia udaren hasieratik udazkenaren amaierara arte gertatu ohi daiteke. Guztira, dalien 30 espezie eta 20.000 barietate inguru topa ditzakegu.

Erle-txoria edo Merops apiaster izenekoa Meropidae familiako hegaztia da eta Iberiar penintsulako zati gehienetan bizi da. Lumek tonu arre horixka eta gaztaina kolore gorrixka izan ohi dute goialdean; lepoa, aldiz, horia izan ohi da, eta behealdea, batez ere, urdinska. Moko luze eta makurra du eta horri esker, erraz identifika daiteke. Zuhaizti eta zuhaiskak dituzten eta ibaietatik gertu dauden haranetan bizi ohi da. Ibaien alboan, lurzoru bigunak, hareatsuak eta alubioiak dituzten lur antzeko mendoitzetan zulatu ohi du habia. Gehienetan, harrapakinak hegan ari dela harrapatzen dituen espezie intsektujalea da. Errunaldietan, 4 eta 7 arrautza arte errun ohi ditu eta ugalketak apirilaren amaieran hasi eta uztailaren amaierara arte iraun ohi du.