Jaulkipen data: 01 urria 2008

FLORA Y FAUNA. Narciso y Arrendajo

KONTSULTATU TARIFAK

FLORA Y FAUNA. Narciso y Arrendajo

HISTORIA

Flora eta fauna serieko zigilu autoitsaskorren taloitegi berri bi hauek nartziso eta eskinosoaren irudiekin zirkulazioan jartzen dira.

Nartziso edo narcissusa landare erraboilakara bat da Amaryllidaceae familiakoa, Asparagales motakoa eta Narcissus generokoa. Mediterranear arroan eta Asian du jatorria. Bere ugalketa hasien bitartez izan daiteke, baina oikoena, udazkenean landatzen diren eta udaberrian loratzen diren, erraboilen zatiketaren bitartez egitea da. Landareak eskapo basala dauka eta ia metro erdiko altuera hartzen du. Bere loreak banaka eman daitezke edo taldean eta perigoni hodian sarturik agertzen diren sei estamine ditu. Fruituak, hazi ugari dituen kapsula trilobulatuaren barruan daude. Narciso izena greziar narkào hitzetik dator (narkotiko) eta espezie batzuetako loreen usai sakonaren aipamena egiten du. Landare apaingarri bat da eta era askotako barietate eta koloreak daude.

Eskinosoa edo garrulus glandarius koniferoen eta baita ere hostogalkorren basoan bizi den korbido bat da. Corvidae, familiakoa da eta Passeriformes motakoa eta Garrulus generokoa. Altuera ertaineko hegazti bat da, 30 eta 35 zm arteko altuera du. Beste korbido guztiak bezala orojalea da. Bere lumajea nahastezina da deigarria izateagatik, arrea eta laranja tartekoa da hegoaldeko tolesturan panel urdin argi bat du eta ipurtxuntxur zuria. Ia Europa osoan bizi da eta zuhaitzetan eta zuhaisketan egiten du habia. Familia talde txikitan mugitzen da eta hegazti ugaria da. Urtean behin bakarrik erruten du eta hirutik zazpi arrautzatara jartzen ditu, bere inkubazioak 16 egunetik 19 egunetako izaten da, eta txoritxoei beraien lehenengo sei edo zortzi astetan jaten ematen diete.