Jaulkipen data: 01 apirila 2008

FLORA Y FAUNA. Tulipán y cernícalo común

KONTSULTATU TARIFAK

FLORA Y FAUNA. Tulipán y cernícalo común

HISTORIA

Landaretza eta Faunari eskainitako bi seilu hauek ondokoa erreproduzitzen dute: Landaretzakoak tulipa erreproduzitzen eta faunakoak belatz gorria.

Tulipak, udaberrian loratu ohi den landare erraboilakarak, mediterraneo ingurua eta Asiako ipar-ekialdean du jatorria, ekoiztutako aldaera gehienak Asia Txikiko eta Kaukasoko eskualde menditsuetatik badatoz ere. Turkiatik zetozen landare honen haziak XVI. mendearen bukaera aldera Europara heldu baziren ere, Carolus Clusius botanikoa izan zen, hazia eta erraboila oinarritzat hartuz, hura landatzen hasi zena Leideneko lorategi botaniko holandarrean. Tulipa edo tulipa sp. Liliazeoen familiakoa da. Landatu eta handik 120 egunetara loratzen den erraboil batetik sortzen da tulipa, eta 30 eta 60 zm-ko altuera izan dezake, aldaeraren arabera. Zurtoina, orriak eta loreak ditu, eta oro har, orri bakarrekoak eta kanpai edo kaliza itxurakoak. Koloreak ere askotarikoak dira. Loraldiak 20 bat egun irauten du, eta zimeldu ondoren, beste landaketa batzuetan erabil daitekeen erraboila ateratzen du. Tuliparen aldaerak eta espezieak askotarikoak dira, izan ere, oso ondo onartzen ditu hibridazioak.

Belatz gorria edo Falco tinnuculus eguneko hegazti harrapari txikienen taldekoa da, 31 eta 39 bat zentrimetro besterik ez baitu neurtzen. Hegoak luzatzen dituenean, berriz, 80 zm-tara irits daiteke. Eurasian eta Afrikan hazten da eta Espainian penintsula osoan aurki daiteke, baita Balear eta Kanariar irletan ere. Arrak lumaje arrea du atzealdean, orbain marroi ilunak, eta buztan eta buru grisak. Emeak, aldiz, buztan guztiz marraduna du, banda beltz batekin. Ez dute habiarik egiten eta apirila eta maiatza bitartean jaiotzen dira, arrautzak hainbat lekutan jartzen dituztela: korbidoek lagatako habiatan, zuhaitzetako hutsarteetan edo gune harritsuetako hutsarteetan. Txitaldiak 28 bat egun irauten du. Txorik txikiak, karraskariak, igelak eta intsektuak jaten dituzte.