Jaulkipen data: 16 apirila 2008

Juegos y deportes tradicionales: Pelota valenciana. Pelota vasca

KONTSULTATU TARIFAK

Juegos y deportes tradicionales: Pelota valenciana. Pelota vasca

HISTORIA

Izenburu horrekin atera da espainiar hainbat eskualdetako jolas eta kirol tradizionalak, gure kultur ondarea osatzen dutenak, gogoratzeko serie filateliko berria. Jolas horietako batzuk etorkizuneko belaunaldiei haiek iristeko tradizioak gordetzen saiatu diren talde txikien esfortzuei esker ezagutzen ditugu. Igorpen honekin, valentziar pilota jokoak eta euskal pilota jokoak gogoratzen dira, ekialdeko antzinako zibilizazioetan, maietan eta grekoerromarretan bola edo pilota jokoak zirelako ohikoenak. Valentziar pilotaren jokoak, espainiar beste eskualdeetan eta atzerrian jolasten denaren antzekoa, erdi aroan du jatorria, nobleziaren eta herritar xumeen dibertsiorako sortu zelarik. Kalean edo trinketetan (leku itxiak) jokatzen da eta Berpizkundea izan zen bere garairik onena. Gero eta garrantzi gutxiago izan zuen, XIX. mendearen erdialdera arte, valentziar eskualdeko joko autonomiko gisa gelditu zenean.

Valentziar pilota kalean edo trinketetan jolasten da, jokalari bat edo biko taldeek aurkako lekuetan jartzen direlarik, eskuz pilota bota eta falta aurkako zelaian gertatzea lortzeko. Kalean, raspall, galotxa eta llargues modalitateak jolas daitezke. Trinketean, aldiz, raspall, escala i corda eta rebot.

Euskal pilota Euskadin, Nafarroan eta Errioxan jolasten da gehienbat. Eskupilota nazio osora hedatu da. Jolasa frontoi izeneko kantxa batean garatzen da, non pilotariak, talde bakoitzeko bat edo bi, arauen araberako lekuetan kokatu eta sakea egiten duen, nork aterako duen zozketatu ondoren. Pilota ateratzen duena sake lerrotik zenbait metrotara jartzen da eta aurrerantz korrika egin eta gero, pilota lurrera botatzen du eta esku-azpiarekin frontoiaren hormara botatzen duen pilota. Aurkako taldeko jokalariak pilota paretaren kontra jaurtitzen jarraituko du eta horrela bietariko batek huts egiten duen arte. Sakea laburra bada, aurkako taldeari ematen zaio puntua. Modalitateen arabera, partidak araudiak bildutako puntuaziora iritsi arte jokatzen dira. Zigilu bakoitzak modalitate bakoitzeko jokoaren une desberdinak biltzen dituen balio postalik gabeko bineta du.