Jaulkipen data: 02 urtarrila 2008

JUGUETES 2008

KONTSULTATU TARIFAK

JUGUETES 2008

HISTORIA

Antzinako jostailuak, gaur egun museoko benetako piezak direnak, seiluetan ageri dira berriro. Zortzi seilu itsaskorren igorpen bat da, A tarifakoa, eta seilu bakoitzak pieza enblematiko bat erreproduzitzen du. Gure lurraldean jostailuei eskainitako zortzi museo garrantzitsuenen funtsei dagozkien pieza esanguratsu eta baliotsuenen artean hautatu dira.

Horrela, 2008ri dagokion Jostailuak irteera-eskaintza berrikusten badugu, ondokoa begietsiko dugu: Transatlantiko bat, Figueresen dagoen Museu del Joguet de Catalunyako piezen artean katalogatua. Erakundea, 4.000 pieza baino gehiago dituena, Joseph Maria Joan Rosak sortu zuen eta 1982. urtean inauguratu zen; Tragabola-jolas bat, Deniako Museu dels oguetseko museo funtsetatik aukeratua. Museo egoitza horrek XX. mende hasieratik eta 60. hamarkadara bitarteko jostailuak biltzen ditu; Hondartza-kubo multzo bat, Vigoko Raquel Chaves Fundazioaren dena; Sa Poblako Museu de la Juguetak XIX. eta XX. mendeko artisau- eta industria-pieza anitzen artean duen Diligentzia bat; Payá familiak emandako hainbat jostailuk osatzen duten Ibiko Fundació Museu Valencia del Joguet-en Barkilo-ontzi bat; Diabolo bat, Eustaquio Castellano bildumazaleak eratutako Albarracineko Jostailu Museoko funtsetan aurkitua; Arkitektura joko bat, 1972. urtean sortutako Sevillako Arteetako eta Ohitura Herrikoietako Museotik datorrena; eta, buruenik, Itsaspeko bat, Sant Feliu de Guixolseko Museu de la Joguinak duen museo-pieza multzoa ordezkatzen duena eta Tomás Pla-ren bildumak gordetzen duena. Aipatutako museoen funtsen parte diren jostailuak dira guztiak, eta igorpen hau osatzen duten seiluetan betikotuko dira horien guztien irudiak.