Jaulkipen data: 10 urria 2008

MICOLOGÍA

KONTSULTATU TARIFAK

MICOLOGÍA

HISTORIA

Mikologiaren igorketak bi onddo deigarri azaltzen dizkigu: boletus reiusa eta lepista nuda.

BOLETUS REGIUS: bere kolore ugariagatik edertasun handiko onddoa da. Bere izenak onddo erreala esan nahi du. Txapelak 6 eta 15 cm bitartean neurtzen ditu eta gorri-larrosa kolorekoa da. Hasieran borobila da eta neurtzen doan heinean itxura konbexua hartzen du eta azkenean ia laua bihurtzen da. Hodiak kolore hori bizikoak dira eta denborarekin kolore berdea hartzen doaz. Hanka sendoa, irmoa eta laburra da eta oinarrian pixka bat zabaltzen da; kolore horia dauka eta kolore berdineko sare batez bildurik daude. Mamiak limoiaren kolore hori ahula du. Udazkenean, euria denean, haritz, gaztainondo, pago eta arteen basoetan ageri den espezie urria da. Jangaia da eta kalitate handikoa. Kolore antzerako beste onddoekin nahasi daiteke, denak jangaiak, bereziki boletus speciosus.

LEPISTA NUDA: arrunki “borracha” edo “de pie azul” deitzen da, bere koloreen tonuengatik. Txapela urdina-morea da kolore gris eta marroi argiko kolorazioa dauka. 15 zmko diametroa hartu dezake eta konbexua dauka eta denborarekin laua bihurtzen doa. Xaflak malba kolorea dute, gazteetan biziagoa denborarekin tonu marroi bat artzen doaz eta estuak eta trinkoak dira. Hanka sendoa eta irmoa da, malba kolorekoa, baina xaflak baino argiagoa. Mamia zuria da, urdinxka. Zeta arrunt bat da, orokorrean udazkenean edo neguaren hasieran koniferen, frondosen eta zelietan asten dira, humus asko duten lurretan. Kalitate oneko jangaia da, baina zapore gogorra du eta pixka bat liskatsua. Lepista sordidarekin nahastu daiteke eta orokorrean kolore more ilunagokoa da argalago eta hauskorragoa eta usain gutxiagokoa edo kolore moreko cortinarius violáceus-arekin