Jaulkipen data: 03 azaroa 2008

NAVIDAD 2008

KONTSULTATU TARIFAK

NAVIDAD 2008

HISTORIA

Eguberriko gaiak antzinako nahiz gaur egungo artelanak dauzkaten zigiluetan erakusten dira. Jaulkipen hau 2008ko Eguberriei dagozkie eta bi zigilu dauzka; batean Printzearen Misterio-Jaiotza irudikatzen da, XVIII. mendeko jaiotza napolitar eta espainiar bat, eta bestean Eguberrietako gai garaikidea J. Carrero margolariaren Amatasun baten bidez agertzen da.

Printzearen Jaiotza delakoa Misterio osoa irudikatzen duten hainbat irudik osatuta dago. Irudiok erdi-klasikoa erdi-larrekoa zen leize batean bilduta jarri ohi ziren. Jaiotzako pieza nagusi horiei Errege Magoen desfilea gaineratzen zaie, euren segizioarekin, baita aingeruak, artzainak eta abere asko ere. XVIII. mendearen aurretik jaiotzak komentuetan baino ez ziren ikusten. Karlos III. Espainiara Napolitik etorri zenean –hantxetik ekarri zituen irudi hauek- Eguberriaren irudikapenak zaldunen etxeetan eta jauregietan azaldu ziren, eta hor mundu guztiak ikusi ahal zituen. Jaiotza honen piezak Asturiasko Printzearentzat eta On Gabriel infantearentzat erosi ziren, eta Gortean aritzen ziren hainbat artista napolitarrek egin zituzten. Irudi gehienek buru, esku, hanka eta besoak egur zizelkatuzkoak dituzte, batzuk buztinezkoak badira ere. Enborra, aldiz, iztupa eta alanbrezko panpina bat da, eta horregatik mugiaraz daitezke. Misterioa osatzen duten irudiak, aldiz, ohe batean etzanda dagoen Haurra, buru hutsik dagoen Andre Maria eta zeta horizko mantua sorbaldaren gainean eta eskuan loturik daukan San Jose dira. Biek Haurrari samurtasunez begiratzen diote.

Beste zigiluaren izenburua Amatasuna da, eta Extremadurako J. Carrero margolariaren erakusten du; margolari hori 70. hamarkadako azken urteetan hasi zen bere jardunean, eta orain artekoan berrogeita hamar bat erakusketa egin ditu galeria, kultura-gune eta museoetan. Obra burutzeko, margolariak haur erabat biluzi bat besoetan darama ama batengan inspiratu da. Biak soslaiz ageri dira, eta pazko-lore koloretsua, Eguberrietako landare nagusienetako bat, gogorarazten diguten ñabardura gorrixken aurrean nabarmentzen dira.