Jaulkipen data: 02 ekaina 2008

PERSONAJES

KONTSULTATU TARIFAK

PERSONAJES

HISTORIA

Joan Oró biokimikoa eta Carmen Martin Gaite, María Lejarraga eta Zenobia Camprubí idazleak Pertsonaiak sail ezagunean barneratu berriak dira. Joan Oró-k (Lleida 1923-Barcelona 2004), Bartzelonako Unibertsitatean lortu zuen Zientzia Kimikoen lizentzia eta, gero, Houstoneko (AEB) Medizina Fakultatean doktoretza, non katedraduna izan zen eta Biokimika eta Biofisika Zientzien Saila zuzendu zuen. Nazioartean aski ezaguna, adeninaren sintesia aurkitu zuen, bizitzarako molekularik garrantzitsuenetarikoa, eta meteoritoetan, lurraren sedimentuetan eta Ilargiaren laginetan dauden konposatu organikoak aztertu zituen. NASAn egin zuen lan, espazio-ikerketa proiektuetan. Erretiratu zenean, Kataluniara itzuli zen eta han jarraitu zuen zientzian lanean.

Filosofia eta Letretan lizentziatua, Carmen Martin Gaitek (Salamanca 1925- Madril 2000), bere lehenengo arrakasta literarioa El Balneario lanarekin lortu zuen, Café Gijón saria jaso zuena. 1957an Nadal Saria lortu zuen Entre visillos lanarekin, prosa arinaren eta zuzenaren bitartez probintziako gazteriaren horizonterik gabeko mundua aztertzen duen. Eleberrien idazle ere zen Rafael Sánchez Ferlosiorekin ezkondua, hainbat saiakera, olerki, artikulu eta literatur kritika idatzi zituen. 1988an, Letren Asturiasko Printze Saria lortu zuen eta Letren Nazioko Saria lortu zuen lehenengo emakumea bilakatu zen 1994an.

María Lejárraga (San Millán de la Cogolla, Errioxa, 1874 – Buenos Aires 1974) – María Martínez Sierra goitizenez ere ezaguna, bere senarraren abizenak hartu zituela eta, Gregorio Martínez Sierra idazlea – ehun lan baino gehiago idatzi zituen eleberrien, antzerkien, saiakeren, olerkien eta zinerako gidoien artean, nahiz eta bere lan guztiak senarrak sinatu zituen, urteak igaro zirenean, hark, bere emazteak idatzitakoak zirela onartu behar izan zuelarik. Lehen hezkuntzako irakasle zen eta Granadatik Errepublikaren Kongresurako Diputatu aukeratu zuten 1933an. Erbestealdian, zenbait liburu eta literatur proiektu idatzi zituen.

Zenobia Camprubí (Malgrat, Bartzelona, 1887-San Juan de Puerto Rico 1956) oso emakume jakintsua izan zen, gazte-gaztetatik ipuinak argitaratu zituenean bere gaitasun literarioak argi utzi zituena. Ingeleraz primeran hitz egiten zuela eta, hainbat idazleren lanak itzuli zituen, horien artean, eta ingeleraz zegoen testu baten bitartez, Rabindranath Tagore indiar olerkaria eta pentsatzailea itzuli zuen. Juan Ramón Jiménez olerkariarekin ezkondu zen eta bere literatur nahiak baztertu eta haren karreran lagundu zion. Erbestealdian, Estatu Batuetan eman zituen klaseak eta baita Puerto Ricoko Unibertsitatean ere.