Jaulkipen data: 12 martxoa 2008

SALVAMENTO MARÍTIMO

KONTSULTATU TARIFAK

SALVAMENTO MARÍTIMO

HISTORIA

Salbamendu lanak, itsasoan bilatze eta erreskatatze lanak, mediku ebakuazioak, itsasoko kutsaduraren aurka aritzea, itsasoko trafikoaren kontrola eta laguntza, atoian eramateko zerbitzuak eta nabigazioari oharpenak egitea dira, besteak beste, Itsasoko Salbamendu Taldeak egunero aurre egiten dizkion atazetako batzuk, eta igorpen honen protagonista dugu.

Itsasoko Salbamendu eta Segurtasun Sozietatea, Itsasoko Salbamendu Taldea, 1992. urtean sortu zen Sustapen Ministerioari atxikitako erakunde gisa, Merkantzia-ontziteriaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez. Erakundea Salbamendua Koordinatzeko Zentroetan egituratzen da, Espainiako kostaldeak dituen 8.000 kilometrotan zehar estrategikoki banandurik daudenak. Zentro hauek itsasotik heltzen diren larrialdi mota eta laguntza dei guztiez arduratzen dira. Esleiturik duen eginkizun konplexuari aurre egiteko, Itsasoko Salbamendu Taldeak itsasoko eta aireko ontziteria handia du; ontziteria ondokoek osatzen dute: salbamendu itsasontziak, atoiontziak, esku-hartze arinetarako “Salvamares” deituriko ontziak, erreskate helikopteroak, hego finkoko helikopteroak eta bilaketa eta zaintza hegazkinak, guzti-guztiak salbamendurako eta itsasoko kutsaduraren aurka aritzeko berariaz diseinatuak. Itsasoko kutsaduraren aurka aritzeko, Espainiako erakunde honek hidrokarburoentzako euste-hesiak ditu, berreskuratze ekipoak eta biltegiratze tanke mugikorrak ere bai, geografia nazionalaren edozein puntura berehala mugitzeko. Espainia Nazioarteko Itsas Erakundearen (OMI) kide da, eta hainbat hitzarmen sinatu ditu itsas segurtasunaren inguruan, bai eta itsasoan giza bizitzak salbatzeko eta itsasoko ingurumena babesteko gaien inguruan ere. Itsaso eta ozeanoetan mugarik ez dagoenez, Espainiako Itsasoko Salbamendu Taldea inguruko herrialdeetako antzeko zerbitzuekin koordinatzen da, mundu mailako salbamendu kate bat eratzeko asmoarekin. OMIren aginduz, milioi eta erdi kilometro kuadro dituen erantzukizun eremu bat esleitu zaio, lurralde nazionala baino hiru aldiz handiagoa den eremua. Seiluan itsas zabalean erreskate lanak gauzatzen dituzte itsasoko eta aireko unitateak erreproduzitzen dira.