Jaulkipen data: 29 otsaila 2008

VALORES CÍVICOS

KONTSULTATU TARIFAK

VALORES CÍVICOS

HISTORIA

Balio Zibikoak bultzatzea gizarteak dituen kezketako bat da, eta filateliak ere balio horiekin bat egin nahi du igorpen honen medioz, Umeen esplotazioaren aurkako, Belaunaldien arteko solidaritatearen aldeko eta Kultur aniztasunaren aldeko seiluak igorriz.

Lanaren Nazioarteko Erakundearen (OIT) datuen arabera, 218 milioi umek lan behartuak egiten behar dituzte pobreziaren eta umeen esplotazioaren kariaz; datu horrek salatu egiten du munduko hainbat guneetan umeek duten babes falta. Ume gehienak nekazaritzan aritzen badira ere, hainbat dira kanpoko ugazabek, multinazionalek, esaterako, esplotatzen dituztenak. Ondorioz, ekoizpen kostu baxuko umeen eskulanaz baliatzen diren enpresei judizialki zigortzeko konpromisoa hartu dute industrializatutako herrialdeek. Bada umeak esplotatzeko beste modurik ere, prostituzioarena alegia, eta sarritan, familiak berak bide ematen du horretarako. Umeen esplotazio tasarik altuena Asiako eta Ozeano Bareko herrialdeetan dago, Sahara hegoaldeko Afrikak, Hegoaldeko Amerikak eta Karibeak hertsiki jarraitzen dietela.

Belaunaldien arteko solidaritateak gizarteko kide ahulenak babesteko apustu egiten du, hala nola, umeak eta nagusiak, familia eta laneko bizitzaren arteko oreka bilatu nahian. Usadioz, emakumea izan bada seme-alabak nahiz gurasoak zaintzeko arta izan duena, bere laneratzeak ataza hori betetzeko zailtasunak eragin ditu, eta behar horiei erantzuteko gobernuak bitartekoak ezartzea are beharrezkoagoa egiten du egunez egun. Nagusiei laguntzea eta kasu egitea zahartze aktiboko programen bidez, gizarte zerbitzuak eskaintzea, edo prestatutako langileek babestutako zentroak dira, besteak beste, hiritarrak dituen eskubideetako batzuk, eta, gobernuak horiei erantzun behar die.

Gizarte bakoitzak dituen arteak, letrak, bizimodua, ohiturak, balioak eta sinesmenak dira Aniztasun kulturalari bide ematen dioten ezaugarrietako batzuk. 2001. urtean, UNESCOk “Aniztasun Kulturalaren gaineko Adierazpen Unibertsala” onestu zuen, “kulturen arteko aniztasun aberatsa” sustatzeko konpromisoarekin, eta pluraltasun hori errespetatzeko eta babesteko asmoz. Zigilua aniztasun kulturalari eskainia dago, Estudio Jesús Sánchezek diseinatu du eta Italian “Filatelia Artearen Asiago Nazioarteko 2008ko Saria” jaso zuen. Seiluak igorpenari buruzko gaien irudiekin apaindu dira.