Jaulkipen data: 14 azaroa 2008

VIDRIERAS. Real Academia Española

KONTSULTATU TARIFAK

VIDRIERAS. Real Academia Española

HISTORIA

Jaulkipen honen orri-blokeak eta zigiluak erreproduzitzen duten irudia Espainiako Errege Akademian Elokuentziari eskainitako beiratea da.

Espainiako Errege Hizkuntza-Akademia Madrilen 1713an sortu zuten, baina 1894ko apirilaren 1a arte ez zen gaur egun dagoen egoitzara aldatu; propio eraikia izan zen Madrilgo Los Jeronimos auzoan, Buen Retiro-ko lursailetan. RAEren (Espainiako Errege Akademia) eraikinak aire neoklasikoa eta oinplano laukizuzena ditu, eta XVIII. mendean inspiratutako material eta baliabide teknikoez eginda dago: fatxada nagusia estilo klasikokoa da, eta hor zutabe dorikoek osatutako ataria, frontoia eta mailadia nabarmentzen dira. Elokuentziari eskainitako beiratea Akademiako Bilkura Aretoan muntaturik dago, gai alegorikoak dauzkaten beste hirurak bezala. Bordeleko Dragant artisauaren lana da, eta 1893an egin zen. Toki berean dauden beste hirurek lez H baten tankera du, eta armarria nahiz beirateak XIX. mendearen bukaerako 15.000 pezeta kosta ziren: Akademiak eta garai hartako Sustapen Ministerioak ordaindu zituzten. Beirateak Polimnia irudikatzen du, Elokuentziaren musa. Konposizioaren atzealdean Merkurioren irudia ageri da, hura ere Elokuentziaren jainkotzat zeukaten-eta, zutoin edo zutabe baten gainean Polimnia babesten duelarik. Musaren irudia lore-apaingarriek edo landare-elementuek dotoretzen dute. Polimniak eusten dion xaflan frai Luis Granadakoa aipatzen da, elokuentzia eta oratoria maisua izan baitzen. Beirate hau Poesiari eskainita dagoen beste baten bikia da, eta izarrez zein sinboloz betetako inguruko edo zerrenda batek haren bazterrak apaintzen ditu. Draganten tailer bordelarrak Espainian Cartagenako Aguirre Jauregiko beirateak ere egin zituen. De esta hoja bloque se realizó una Prueba de color .