Jaulkipen data: 06 apirila 2009

60 ANIVERSARIO DEL CONSEJO DE EUROPA

KONTSULTATU TARIFAK

60 ANIVERSARIO DEL CONSEJO DE EUROPA

HISTORIA

Europako Kontseilua sortu zela 60. urteurrena betetzerakoan, Correos-ek oroitzapenezko zigilu bat zirkulazioan jarri du, gobernu arteko erakunde politiko honen logotipoaren irudiarekin eta 60 años 2009 inskripzioarekin.

1949. urtean, Europako hamar herrialdek Londresen sinatu zuten Europako Kontseilua eratu zuen ituna. Bere Estatutuko 1. artikuluak zera dio: “Europako Kontseiluaren xedea kideen artean lotura estuagoa sortzea da, denen ondarea sortzen duten idealak eta printzipioak babesteko eta sustatzeko eta aurrerabide ekonomikoa eta soziala suspertzeko”. Sortu eta 60 urte ondoren, Europako Kontseiluak Europako herrialdeetara hedatu da, 47 herrialde, 800 milioi hiritar baino gehiago, eta bost estatu behatzaile (Vatikanoa, Estatu Batuak, Kanada, Japonia eta Mexiko) barne hartuta. Bere egoitza Estrasburgon aurkitzen da eta bere zeregina hainbat helburutan murgiltzen da, besteak beste: giza eskubideen eta demokrazia pluralistaren defentsa, Europako nortasun kulturalaren garapena, gutxiengoen diskriminazioaren aurkako borroka, xenofia, intolerantzia, terrorismoa eta antolatutako delinkuentziaren arteko borroka. Espainia Europako Kontseiluaren kide 1977. urtean egin zen eta bere ibilbide luzean zehar gogoan izateko uneak aipa daitezke, adibidez, bloke sobietar zaharreko lehenengo herrialdea sartu zenean, Hungaria 1990ean, eta Errusia 1996an. Horrek erakundeari europeismoaren benetako magnitudea eman zion. Bere antolaketa egitura honela osatzen da: Ministroen Batzorde bat, herrialde kideetako Kanpo Gaietarako Ministroek osatuta; Osoko Bilkuretako Batzarra, herrialde arteko lankidetzaren eztabaida eta bultzada organoa; Tokiko eta Herrietako Ahalmenen Batzorde bat, bi ganberek osatuta, bat tokiko agintarientzako eta beste bat Herrietako agintarientzako; eta Idazkari Nagusi bat, erakundeko jarduerak zuzentzen eta koordinatzen dituen Idazkari batek ordezkatuta. Europako Kontseiluak Giza Eskubideetako Europako Auzitegia baren hartzen du, alegia: prozesu juridiko guztiez arduratzen den organo judiziala, onespenetik amairako epaira arte. Europako Kontseiluaren ikur bereizgarria 1999. urtean sortutako logotipoa da, eta Europar Batasunarekin batera, honako hauek adierazten ditu: hondo urdin baten gainean kokatutako urre koloreko hamabi izarrek osatutako bandera ospetsua; himno europarra, eta Beethoven-en 9. Sinfoniako Himno a la alegría abestiko preludioa.