Jaulkipen data: 02 urtarrila 2009

ABANICO Y MANTÓN DE MANILA

KONTSULTATU TARIFAK

ABANICO Y MANTÓN DE MANILA

HISTORIA

Zigilu honek gure herrialdeko bi elementu berezi edo bitxi biltzen ditu: abanikoa eta Manilako mantoia.

Abanikoak, erabiltzen duenari haize freskoa emateaz gain, historian zehar mezuak igortzeko ere erabili da, hainbat motatako hizkuntzak erabili baitaitezke harekin. Izan ere, instrumentu horrek, esanahi bat zuen egiten zen mugimenduaren arabera, pertsonen artean isilpeko kode bat transmititzeko erabiltzen zen. Espainian, XVI. mendean azaldu zen lehen abaniko tolesgarria. Baina, mende horretan eta ondorengoetan, Italiatik eta Frantziatik ekarritakoen inportazioa handiegia zela eta, 1679an, Carlos II erregeak haien inportazioa mugatu behar izan zuen. Badakigu XVIII. mendean, Madrilen hainbat artisau zeudela, baina Valentzia bilakatu zen haien ekoizle nagusia. Horrexegatik, 1802an, han kokatu zen “Real Fábrica de Abanicos” delakoa. Mantoia, jatorria Txinan zuen emakumeen apaingarria, XVI. mendean iritsi zen Manilara. Bordatutako zetazko piezak ditu eta espainiar merkatariek Mexicoko, Guatemalako eta Peruko Kolonietara eraman zuten. XVIII. mendearen bukaeran, Estatu Batuetako hirietan zehar ere erabiltzen zuten. Mende bat beranduago, asko erabiltzen zen Espainian eta beroki gisa edo janzteko osagarri gisa erabiltzen hasi zen. Gure herrialdetik, Europa osora hedatu zen haren erabilera. Espainian, bertako elementu apaingarri eta kolore erabiliz apaintzen hasi ziren. Emakumeen janzkien pieza bitxi hori, fleko luzeak dituena hemen, ekintza handietan erabiliko da.