Jaulkipen data: 09 iraila 2009

ARQUITECTURA: Puente Tilos La Palma. Canal Castilla. 4 Torres perfil Madrid

KONTSULTATU TARIFAK

ARQUITECTURA: Puente Tilos La Palma. Canal Castilla. 4 Torres perfil Madrid

HISTORIA

Arkitektura bilduma sei zigiluen igorpenarekin osatu da: horietako bik Los Tilos Zubia (La Palma Irlan) eta Gaztelako Kanala irudikatzen dute eta gainontzeko lauek (bloke bat osatzen dute), Madrilgo Castellana Pasealekutik gertuko enpresa parke berri baten lau dorretako ikuspegi panoramikoak erakusten dituzte. Azken horien artean, Kristalezko Dorrea eta Espazio Dorrea izenekoak aurkitzen dira.

Los Tilos Zubia San Andrés eta Sauces inguruan kokatuta dago, Kanarietako La Palma irlan, eta Santiago Pérez-Fadón Martínez eta José Emilio Herrero Beneítez ingeniariek eta euren taldeak egina da. 2004ko abenduaren 18an inauguratu zen eta 255 metroko argia duen arku batean datza. Bere arkua eta pilak hormigoi erresistenteaz eraikita daude. Zubiak 357 m luzera du eta 150 metrora baino gehiago kokatuta dago, Ura amildegitik gora. Zubi honekin, egileek gainditu zuten gaur egun, hormigoizko arkuetan, Espainiako eraikuntzan dagoen argi marka.

Gaztelako Kanala gure herrialdeko obra zibil garrantzitsuenetariko bat da. Tierra de Campos eskualderako komunikazio bide moduan erabiltzeko eraiki zen, iparraldeko portuetara eraman beharreko nekazaritza produktuan ibaitik zehar garraiatu ahal izateko. Gaztelako Kanalaren lana 1849an amaitu zen, bere diseinuak alderantzikatutako Y itxura dauka eta 207 km ditu, Palentzia, Burgos eta Valladolid probintzietatik zehar. Trena iritsi zenean, Kanala garraio bide gisa erabiltzeari utzi zioten, eta 1909. urtean ureztatze kanal bihurtu zen. 1927. urtetik, Dueroko Konfederazio Hidrografikoa hura kudeatzeaz eta kontserbatzeaz arduratzen da.

Urrunetik Madril hiriko profila bereizten duten lau dorreak Real Madril taldeko Kirol Hiri zaharreko oinarritik azaleratzen dira, egun enpresa parke bilakatuta. Dorreak askotariko itxurako eraikinak dira, besteak beste: apal itxurako dorre bat, 250 m.altuerarekin, hiriburuko eta Espainiako altuena, Norman Foster-ek diseinatuta; Kristalezko Dorrea 249 m luzerarekin eta Argentinako César Pelli arkitektoak egina; hiruki itxurako hirugarren dorre bat, 236 metrokoa, beiraz estalita eta Carlos Rubio Carvajal eta Enrique Álvarez-Sala Walter jaunek diseinatuta; eta Espazio Dorrea, 223 metrorekin, lau angeluko itxurarekin eta Nueva Yorkeko Pei, Cobb Freed & Partners arkitektoen estudioak egina.